Hemen zaude: Hasiera Blogak Amatiño Artxiboa 2010 Uztaila 27 Elastiko berria, denboraldi berria... urteroko ametsak
Dokumentu Akzioak

Amatiño

Elastiko berria, denboraldi berria... urteroko ametsak

Athletic-ek gaur eguerdian aurkeztu du Bilboko Alhondigaren atrioan 2010-2011 denboraldirako Umbro elastiko berria. Joaquin Caparrós entrenatzailearen hitzetan: “Elastiko berria, Athletic berria, denboraldi berria... ilusio berriak”.

Iazko denboraldiko janzkeraren aldean aurtengoa klasikoagoa da, lepo gorri-gorri eta guzti nolabaiteko tradizio zaharra berreskuratzen baitu, jokalarien elkastikoari dagokionez behintzat. Atezainak, berriz, urdin argi-argiz jantziko dira, sekula ez bezala seguru asko. 

Aurkezpenean, lehen mailako taldearen jokalaririk gehienak izan dira, munduko-txapelketan parte hartu izan zutenek izan ezik. Hain zuzen ere, Fernando Garcia Macua lehendakariak azpimarratu duenez, "bada Athletic-en munduko txapeldun izaterik". Berarekin izan dira, besteak beste, Ibaiganeko zein Lezamako teknikariak, eta nere garaietako zenbait jokalari agurtzeko aukera ere izan dut, Argoitia, Agirre eta Iribar kasu.

Agintarien artean aipagarri, berriz,  Jose Luis Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiaren Diputatu Nagusia, Iñaki Azkuna Bilboko alkatea eta Victor Perez de Gezuraga Petronor findegiaren zuzendari nagusia.

Hurrengo denboraldirako talde berria

Elastiko berria, lepo klasiko samarraz

Gure eibartarra, ur-bitsetan

Jende serioa gero

"Tailored by Umbro". Argazkian, jostuna

Amatiño 2010/07/27
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal

Azken erantzunak
Nahi eta ezin Amatiño, 2012/02/09
tentaldixa oier g, 2012/02/09
Datu hauen zama Jaime, 2012/02/07
Krisialdia Jaime, 2012/02/06
Ez destak denborarik emon Amatiño, 2012/02/04