Hemen zaude: Hasiera Blogak Amatiño Artxiboa 2010 Uztaila 24 Kosovoren adibidea ez da eredu
Dokumentu Akzioak

Amatiño

Kosovoren adibidea ez da eredu

Hagako Nazioarteko Justizia Auzitegiak legezkotzat baietsi du Kosovoren independentzia eta, ondotik, inori ez zaio itxaro ez zitzaionik entzun. Batzuentzat Kosovo ez da inondik ere adibide; beste batzuentzat ordea, sekulakoa omen da. Ez nator bat ez batzuekin eta ez besteekin.

Euskadiko abertzaletasunaren beldur direnen ustez, Kosovoren kasuak ez omen du batere zer ikusirik Espainiako egoerarekin. Eta, oro har, euskal  abertzaleen iritziz, aldiz, Kosovon gertatua “herrien erabakitzeko eskubidea” frogatzen duen adibiderik onena omen da.

Ba, zilegi bekit ez batzuekin eta ez besteekin bat ez etortzea. Izan ere:

        1. Kosovok ez baldin badu batere zer ikusirik espainiar estatuaren baitan dagokeen hainbat egoerarekin…  zergatik Espainiak ez du Kosovoren independentziarik onartzen?

         2. Primeran dago “herrien erabakitzeko eskubidea” gogotan hartzea baina… euskal abertzaleen artean ez al da inor jabetu Kosovoren independentzia ez dela Euskadirenaren pareko, Nafarroarenarena baizik?

Auskalo gero Kosovo adibide ote den ala ez. Baina ez, behintzat, eredu.

                                   

                                                                        Nafar Serbia

Amatiño 2010/07/24
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal

Azken erantzunak
Nahi eta ezin Amatiño, 2012/02/09
tentaldixa oier g, 2012/02/09
Datu hauen zama Jaime, 2012/02/07
Krisialdia Jaime, 2012/02/06
Ez destak denborarik emon Amatiño, 2012/02/04