Hemen zaude: Hasiera Blogak Amatiño Artxiboa 2010 Uztaila 15 “Rio Ego” itsasontzia 1921an uretaratu
Dokumentu Akzioak

Amatiño

“Rio Ego” itsasontzia 1921an uretaratu

Nolatan gogoan ez dudan arren, badut etxean “Deva. Botadura de un barco” deritzan argazki-kopia bat. Neurriz handituz gero, itsasontziaren izena irakurri daiteke, osta-osta baina zalantza handirik gabe: "Río Ego".

Noizkoa ote Googlen begiratu eta horra berehalakoan erantzuna. “Río Ego” itsasontzia 1921an uretaratu zen Deban eta argazkiak Indalezio Ojangurenenak dira.

Zortzi dira Gipuzkoako Foru Diputazioak Deva. Botadura del Río Ego izenburupean eskaintzen  dituen Kajoitxuren argazkiak. Zortzietatik ezta bakar batean ere ez da itsasontziaren izenik agertzen edo sumatzen.

Seigarrena edo izan ezik, gainerako zazpiak ezker ibarretik ateratakoak dira. Nik etxean dudana, berriz, eskuin ibarretik aterata dago eta, antza, dezente urrutiagotik. Beste argazkilariren batena ote? Daitekeena, baina behar bada ez dugu sekula jakiterik izango.

Debako ontziolak

Ez dut uste joan zen mendeko lehen hamarkadetan batere ohikoa zenik Deba ibaian itsasontzirik egitea eta uretaratzea. Ordurako ahituak ziren garai bateko ontziolen “eukixan jaikixak”.

Roque Aldabaldetreku zenak adierazi bezala (Debako Udalerria. Alderdi historikoak bertako dokumentuetan oinarriturik. 1294-1894. Donostia, 1996), ontziolak zeharo garrantzitsuak izan ziren Deba ibaian XVII eta XVIII mendeetan, Deba herri-inguruan ezezik baita Sasiolan eta Astigarribian ere. Hain zuzen ere, Sasiolako ontziolen lehen agiriak bertako komentua (San Frantzisko) eraikitzeari ekin aurrekoak dira.

 

Rio Ego

Etxean dudan argazkia, ababorretik

Rio Ego2

RIO EGO. S. Sebastian

Rio Ego 3

Kajoitxuren argazkia, istriborretik

Amatiño 2010/07/31
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal

Azken erantzunak
Nahi eta ezin Amatiño, 2012/02/09
tentaldixa oier g, 2012/02/09
Datu hauen zama Jaime, 2012/02/07
Krisialdia Jaime, 2012/02/06
Ez destak denborarik emon Amatiño, 2012/02/04