Amatiño
Ontsa lehiatzeko bidea
Lehiakorrak izaten jarraitzekotan, energia urriago behar izango duen industriaren apustua egiteaz gainera, guk geuk izan beharko dugu –jarreraz, prestakuntzaz eta ezagutzaz– gero eta lehiakorragoak, oinarrizko energia kanpotik ekartzen jarraitu beharko baitugu luzaro.
Saudi Arabiako Industria ministroari galdetu diote zein ote bere etorkizun-estrategia. Baita azkar erantzun ere: “Energia asko behar izango duen industria motaren aldeko apustua”. Mendebalde osoak ahalik eta energiarik gutxieneko industria amesten duen artean, Arabiak justu bestelakoa du helburu. Arrazoia guztiz ulergarria da, alegia: energia gero eta garestiagoa izango denez gero eta erreserbarik handienak arabiar penintsulan bertan egon, saudi industria izango da lehiakorrena energia asko behar duten sektoreetan.
Beste muturrean, Euskal Autonomia Erkidegoa da –Luxenburgo, Malta eta Zipreren ondotik– kanpoko energia-menpekotasunik handiena duten europar herrialdeetakoa. Eta industria gure kontsumoaren %46,5 da, EB-27an %27,6 den artean.
Beraz, lehiakorrak izaten jarraitzekotan, energia urriago behar izango duen industriaren apustua egiteaz gainera, guk geuk izan beharko dugu –jarreraz, prestakuntzaz eta ezagutzaz– gero eta lehiakorragoak, oinarrizko energia kanpotik ekartzen jarraitu beharko baitugu luzaro.
Argia, 2010eko martxoaren 28an.

Lehiakortasuna
Nire gazte denboran, orain 70 urte badut, ez ziren ikusten hainbeste burusoil eta hain gazte. Hor dugu lehiakortasunaren ondorio bat, eta ez txarrena!!!!!!!!
Lehiakortasunik eza
Bestetik, lehiakortasuna aukera bat den bezala, lehiakortasunik eza ere beste bat izan daiteke, batere zalantzarik gabe gainera, ez dizut behintzat nik ukatuko. Baina ez da nahiko lehiakortasunik eza aldarrikatzea, gero formulatu egin behar da, zehaztu, arautu, nora garamatzakeen aztertu eta inor konbentzitu. Zuk esan eta ni gertu naukazu ikasteko.
Azkenik. Ni burusoila nauzu azken 45 urteotan. Zein da arazoa?
Lehiakortasuna
Bai, ezagutzen zaitut Lakuatik, ni 1980.tik berrozi nintzela, zu beti buru argi eta belarri arkazdun. Beharbada, familiatik etor dakizuke soiltasuna edo, aspaldian esaten zenez, sexu-ahalmen handiko izatea. batek daki!
Adiorik ez.
Sexua? Ze sexu?
Jaime, Berrozi, Lakua, 1980... Euskara Zuzendari nintzeneko garaiak... Garaikoetxea, Labaien, Retolaza eta gainerakoak. Barkatu, ez naiz nor zaren konturatzen. Alzheimerra, nonbait.
Ez, aita ez zen burusoila. Sexu-ahalmenaz ez nion, ordea, sekula galdetu. Ni, berriz... barkatu, aspaldian Alzheimerraz ari naiz... Zer da sexua?
alzheimerra
Har ezazu Gincko Biloba gogoramena suspertzeko.
Uste baino hobeto
Eta eutsi goiari.
Gincko biloba
Izan untsa.
Joño, joño...