Amatiño
Europarrak, aberatsak, eraginkorrak, zuhurrak eta beldurtiak
Europar Batasuna (EB-15) baldin bada munduan ongizaterik gorena duen barrutia, batez beste ondotxoen bizi omen diren horiek baino errenta altuagoa dugu Hego Euskal Herriko hiritarrok. Behar bada ez gara gu horren aberatsak garenik konturatzen baina, datuen arabera behintzat, inork ez liguke kontrakorik sinetsiko.
Dena erlatiboa da gero. Segurutik gu ez gara nahi genukeen bezain ondo bizi baina munduan ondoen bizi omen direnen baino errenta dezente altuagoa dugu. Zehatz-mehatz, arabarrek %33,94 gehiago; bizkaitarrek %27; nafarrek %23,49 eta gipuzkoarrok %20. Funcas aurrezki kutxen fundazioaren datuak dira.
Egia da, bai, 2009 urtea ez zela batere ona izan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Barne Produktu Gordina %3,3 jaitsi baitzen. Baina hori egia izanik, egia ere bada 2000tik 2008ra artean 15,3 puntuz igo zela gure Europar Batasunarekiko bateratasuna. Are gehiago, 2000tik 2008ra bitarteko bederatzi urte horietan Euskal Autonomia izan zen gehien “Europarenganatu” zen espainiar erkidegoa.
Ildo beretik, 2008an ere euskal lurraldeak izan ziren espainiar estatuaren baitan gehien hazi ziren autonomia erkidegoak. Aurrenik Nafarroa, +%1,73 eta ondoren Euskadi, +%1,69.
Seguru gero izango dela zertaz kexatu, baina datuok ez dira inondik ere txarrak, nahiz eta krisialdi-hotsak gogotik jo.
Aurrera begira, berriz, datu on bi eta bat eskasa. Lehen ona: inork baino errenta altuagoa izan arren, xuhur jokatzen dugu kontsumo pribatuari dagokionez, aurrezten dakigu alegia. Bigarren ona: gure herri-administrazioak ere gastu publikoari eusten ahalegindu izan dira, orain arte behintzat.
Datu txarra, ostera, zera da: Euskal Autonomia Erkidegoa zein Nafarroa ez dira inbertsiorik gehien egiten saiatu diren eskualdeak. Zuhurra izatea ondo dago, baina denboraz inbertitzen ere jakin egin behar da geroaren goiari eutsi ahal izateko.
Amaitzeko, zilegi bekit Aurrezki Kutxen Fundazioak aipatzen ez duen nolabaiteko autodefinizioa laburbiltzea: europarrak gara, aberatsak, eraginkorrak, zuhurrak eta, etorkizunaz, beldurti samarrak.

Segun eta nola begiratzen den
Eta aberastasuna metroaren arabera doa: beharbada gure etxeak dirutan extremeñoenek balio gehiago balioko du, baina baliteke extremeñoen etxeek gureak
baino metro gehiago izatea. Benetan, etxeei begiratuta, zein da aberatsagoa etxe kontutan? zeinek dauka etxe hoberik?
Estatistika
1. Nik bizikleta bi baditut eta zuk bat ere ez. Estatistikaren arabera biok bana izango genuke. Baina ez da egia.
2. Mallabia udalerria Eibarkoa baino aberatsagoa da biztanleko. Baina eibartarrak, batez beste, mallabiarrak baina aberatsagoak dira. Eta egia da. Nola izan daiteke, ordea? Ba eibartarrak Mallabian dauden industrietara joaten direlako lanera.
3. Zuk diozun bezala, dena zelan begiratzen den arabera da, baina --zenbat eta esparru handiagoa aztertu hainbat hobe-- estatistikak egia handi-mandiaren argazkia eskaintzen digu eta, benetan, ez dut inondik ere uste estatistika ondoegi portatzen denik euskaldunekin eta txarto, berriz, gainerako mundu guztiarekin.
4. Are gehiago kontuan izanik euskal gizartea dela, segurutik, espainiar estatuaren baitan gizarterik orekatuenetakoa. Hau da, gurean ez direla bizi ez aberatsik aberatsenak, ezta txairorik txairoenak ere.
5. Amaitzeko, Extremadura ala Euskadi? Donostiarrak beti ari dira Bilbotarren inbidiaz, beti kexuz, beti eskaka, beti gonbaraziotan... Baina Bilbora bizi izatera joan nahi izango lukeen donostiar bakoitzeko, Donostiara joateko gertu leudekeen hamar bilbotar ezagutzen ditut.
Eneee estatistikak!
Jakin egin behar da segun zein metro aukeratzen den ondorio bat edo beste atera litekeela, eta erabiltzeak zentsatsio okerra eman ligukeela. "Gure" etxea izan liteke garestia/(baliotsua) eta txikia, eta Extremaduran merkea (naiz eta haientzako ez) eta haundia. Nork hobeto bizi? Nik bakarrik diot balio ekonomikoa ez dela izan behar neurgailu bakarra, ze, alde batetik guztiz objetiboa da, baina beste aldetik gezur anporlariak botatzen ditu.
Maite zaitut.
Soziologia
Baita nik ere.
Bai, estatistikak
A) Número y distribución de los edificios según ... número de viviendas, 1990
- Andalucía: 1 vivienda 88,86% 4 o más viviendas: 6’71%
- Extremadura: 92,12% 2,57%
- País Vasco: 46’9% 41’2 %
- Navarra: 81’3% 11’9
Horretara, Andaluzia eta Extremaduran askoz etxe unifamiliar gehiago daukate. Euskal komunitate autonomoan bastante pilatuta bizi gara.
B) Distribución de las viviendas según ... superficie util:
Metro karratuak etxebizitzako:
Andalucía: 31 a 60 m.: 15’3% 61 a 90 m: 46’5%, 91 a 120: 22’7%
Extremadura: 13’7% 43’6 24’5
País Vasco 19’2 59’3 14’3
Navarra 7’2 53’8 25’6
Bistan da, Andaluzian eta Extremaduran E.K.A.n baino haundiagoak dira etxeak, duda barik.
Euskal Herriko etxeek balio ekonomiko haundiagoa izango dute; baina Andaluzian eta Extremaduran badira etxe unifamiliar gehiago eta metro karratu gehiago daukate, biak kalidade eta ongizate neurritzat jo litezkeenak. Kontrako daturik ez dagoen bitartean etxe hobeak dituztela baieztatuko nuke.
Sasoia batean aberastasuna abere kopuruen arabera neurtzen ei zen; gaur egun euskaldunak andaluzak eta extremeñoak baino dirudunagoak izango gara, baina eurak geu baino “etxedunagoak”. Geuk gure diruarekin ez dugu heltzen euren etxeak izatera.
Ondo dago dirua neurtzea, baina metroak neurtzea ere bai, eta egia osoagoa izango dugu bi horiek eta beste batzuk kontutan hartzen badugu.
Ondo bizi. Pozten naiz zure bloga potolduz.
Lerroak aldatuta
Ea oraingoan hobeto
- Andalucía--: 1 vivienda 88,8%, 4 o más viviendas: 06’71%
- Extremadura: 1 vivienda 92,1%, 4 o más viviendas: 02,57%
- País Vasco-: 1 vivienda 46’9%, 4 o más viviendas: 41’2 %
- Navarra----: 1 vivienda 81’3%, 4 o más viviendas: 11’9
B) Distribución de las viviendas según ... superficie util:
Metro karratuak etxebizitzako:
Andalucía--: 31 a 60 m.: 15’3%, 61 a 90 m: 46’5%, 91 a 120: 22’7%
Extremadura: 31 a 60 m.: 13’7%, 61 a 90 m: 43’6%, 91 a 120: 24’5
País Vasco-: 31 a 60 m.: 19’2%, 61 a 90 m: 59’3%, 91 a 120: 14’3
Navarra----: 31 a 60 m.: 07’2%, 61 a 90 m: 53’8%, 91 a 120: 25’6
Dena ez da neurri kontua
Onerako edo txarrerako datu bat falta zaizu, Extremadurak 26,48 biztanle ditu kilometroko, Andaluziak 94,95 eta EAEn 297,7 lagun bizi gara kilometroko. Atera hortik kontuak.
Hala ere, etxe unifamiliar gehiago eta etxeko metro karratu gehiago izan arren, ez dira inondik ere kalidadea eta ongizatea neurtzeko erabili ohi diren neurkin bakarrak, ezta garrantzitsuenak ere. Ni oso oker ez banago, zuk Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren inguruan duzun etxearen (txiki samarra, segurutik) prezio berean baserritzar osoa erosi zenezakeen Gasteiztik 20 kilometrorako lautada galduan. Unifamiliarra eta hiruzpalau bider handiagoa. Hala ere…
Kalidadea eta ongizatea neurtzeko erabiltzen diren adierazkinak hainbat dira, lanpostuak, osasun-zerbitzuak eta hezkuntza-sistema tarteko. Azken bolada honetan gauzak aldatu ez badira, kalidaderik eta ongizate-mailarik onenak dituzten lehen bost espainiar hiriburuen artean Gasteiz, Donostia, Iruñea eta Girona agertu izan dira gehienetan. Seguru gero Teruelen edo Zamoran etxeak handiagoak direna.