Hemen zaude: Hasiera Blogak Amatiño Artxiboa 2010 Martxoa 07 Izan nahi dugun bezain inozoak
Dokumentu Akzioak

Amatiño

Izan nahi dugun bezain inozoak

Arriskurik handiena ez omen da orain arte gertatu den maldan beherako joera, gertatzen ari denaz jabetu nahi ez izana baino: “El proceso será lo suficientemente lento como para que nos sintamos a gusto y lo neguemos”. Ur irakinetan egositako igelarena, ez garela erreakzionatzeko gauza izango, alegia.

Orain hurrengo blog beronetan eman nuen Thomas L. Friedmanen azken liburuaren berri. Izenburu nagusia Caliente, plana y abarrotada da eta azpian, berriz, zera dio:  Por qué el mundo necesita una revolución verde. Aitortu behar dut nik neuk azpiko ideia horrengatik erosi nuela batez ere liburua, eta azpidatzi horri darion gaiarengatik, alegia: klima aldaketa, ingurumena, energia-erronka, berriztagarriak, nuklearra etab. Baina, esan dezadan orain, liburuaren mamia hori guztia baino askoz ere gehiago dela.

Besteak beste bada kapitulu bat, Tan necios como queramos ser izenekoa, non klima aldaketaz, ingurumenaz eta energia-erronkaz hitzerdirik ez den aipatzen eta bai, ostera, Estatu Batuek bizi duten zuloaz, “amerikar ametsa” delakoaren gainbeherakadaz eta azken krisialdiaren nondik norakoaz.

“La Gran Recesión no fue producto  únicamente de triquiñuelas financieras, hipotecas basura y colapsos éticos. Sí, éstos fueron grandes propulsores, pero existe, en realidad, un problema más hondo que es la causa fundamental: una determinada conexión entre el rendimiento escolar, el trabajo duro y la prosperidad se quebró”. Eta hainbatek galde dezake: haustura hori Ameriketan soilik gertatu al da?

Friedmanen ustez arriskurik handiena ez omen da orain arte gertatu den maldan beherako joera hori, gertatzen ari denaz jabetu nahi ez izana baino: “El proceso será lo suficientemente lento como para que nos sintamos a gusto y lo neguemos”. Eta galdera: Ameriketan soil-soilik?

Eli Galdos zenari entzundakoa. Ur berotan sartuz gero txantxikuak berehala salto eta aldegiten du. Baina ur epeletan sartu eta ura apurka apurka irakin arte berotuz gero bertan kiskaltzen omen da.

American dream

Amatiño 2010/03/07
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal

Azken erantzunak
Nahi eta ezin Amatiño, 2012/02/09
tentaldixa oier g, 2012/02/09
Datu hauen zama Jaime, 2012/02/07
Krisialdia Jaime, 2012/02/06
Ez destak denborarik emon Amatiño, 2012/02/04