Amatiño
Amatino.com
Zenbaitek esan dit Amatiñoren logopeko arrastoak Euskadirenarenpekoaren itxura duela. Ez dakit horrenbesterik esaterik ote dagoen baina dena dela, elkarren pareko izatekotan, nerea bi urte lehenagokoa da.
Zilegi bekit, behingoz, Amatiño Consulting S.L. komunikakazio agentziaren webgunea lagunartean aurkeztea. Garai batean, orain dela hamar urte eskas, zenbait erakunde, enpresa eta talderen webguneak prentsaurrean aurkeztu ohi ziren, hainbat pintxo, baso erdi batzuk eta guzti. Aspalditxodanik, ordea, webgunea aurkezteak faxa aurkezteak bezain zaharkitua ematen du edota eskuko telefono-zenbakiaren berri emateak bezain garanorabakoa.
Codesyntaxek burututako webgunea xumea da xumerik bada, baina ez azitaindarrek gauza zailagorik egiteko gai ez direlako, ahalik eta minimalistena nahi nuelako baino. Izan ere, hiruzpalau bezeroren kontu isila emateko eta bosgarrenaren bila ibili beharrik ez izanez gero…
Zenbaitek esan dit Amatiñoren logopeko arrastoa Euskadirenarenpekoaren itxura duela. Ez dakit horrenbesterik esaterik ote dagoen baina, dena dela, elkarren pareko izatekotan, nerea bi urte lehenagokoa da.
Jaioko dira berriak…


KomuniKAKAzioa?
Kontestua ikusita... zilegia da, horrelakoak esatea, baita komunikazioaren aditu baten ahotik be.
Amatiño consulting... gerra ez da amaitu, oraindik antza.
Zenbat falta jubilatzeko?
Patxirenak
2. Hire buruagaz gerran al hago?
3. Antza danez, hik gura baino beranduago.