Diegok Mari-Migel jo ote zuen ala ez
Amatiño
2010/02/12 00:06
Trentoko Kontziliorarte (1563) Nafarroan ohikoa bezain legezkoa omen zen ezkontza zibila. Elkarri eskua eman, elkarri fedea agindu eta kitto: “Nic Diego de Zufia ematen drauzut neure fedea zuri María Miguel ez verçe emazteric egiteco”. Eta, ondoren, Mari-Migelek: “Alaver nic Mari-Miguel ematen drauzut zuri Diego neure fedea ene senarçat eta ez verçe senarric egitecoz zu bayci". Ezin esan gero formula polita ez zenik.
Erantzun bat
Ni Kaiku naiz, ni bai behintzat
Amatiño
2010/02/11 00:30
Ni Kaiku naiz, bai. Ni neu, bai behintzat. Eta "kaiku" hitzak beste hainbat esangura duenaren aitzakiaz Kaikuren iragarki gardena ulertzen ez duena, segurutik hiztegiaren bidezidor estu-mestuan ari da, ez bederen marketinaren bidean, ez iragarki-konplizitateari zor zaizkion lizentzien larrainean eta ez –inondik ere ez gero-- euskarari haizea eta arnasa eskaini beharreko galaxian.
Auto elektrikoak Energia eta Automozioa elkartarazi
Amatiño
2010/02/09 00:53
Euskal Automozio eta Energia Klusterrek auto elektrikoaren ekoizpena eta argindar-horniketaren zerbitzu-sarea sustatuko dituen lankidetza-hitzarmena sinatu dute, Julian Hernando eta Josu Jon Imaz presidenteen eskutik.
Inbertsio gehiago eta esne-berba gutxiago
Amatiño
2010/02/07 22:49
Bihar eta etzi Europako Batasunaren Zientzia, Berrikuntza eta Industriako 27 ministro bilduko dira Donostian. Nekez ukatu daiteke gero ekitaldi hauen garrantzia Donostiarentzat zein Euskadi guztiarentzat. Donostian biltzea eta argazkia ateratzea ondo dago. Baina argazki horrek aurrekontu publikoetan islarik ez badu… alferrik gero dena. Zientziak eta berrikuntzak ekintza zehatzak behar dituzte, ez esne-berbak.
Maitasunaren oinordekoak
Amatiño
2010/02/05 00:36
Behar bada ez dugu sekula jakingo bi hankatan ibiltzen ikastearren egin ote ginen gizaki, ala gizaki bilakatu ostean ikasi ote genuen hanka bitan ibiltzen. Baina garbi dago nonbait maitasunaren, segurtasunaren eta elkar osatu beharraren seme-alabak garena, eta ez gosea, borroka eta elkar erasotu beharrarena.
Biktima zibilak
Amatiño
2010/02/03 23:48
Afganistandik dator notizia. Estatu Batuetako armadaren talde bereziek zenbait herritar hil dute. Hildakoak errubakoak omen, ez ei ziren talibanak, ezta Al Qaidakoak ere. Zibilak besterik ez, biktima zibilak alegia.
Euskadik “champions league”n jokatu
Amatiño
2010/02/01 23:34
Ez da gero erraz jakitea zein mailatan jokatzen duen Euskadik nazioarteko merkatuan. Segurutik gure ikerlariak dezente onak dira, poetak parebakok eta kirolariak apartekoak baina, esanak esan, “champions league”n jokatzen duten euskaldun bakarrak enpresak dira.
