Hemen zaude: Hasiera Blogak Amatiño Artxiboa 2010 Otsaila 26 Clint Eastwooden mezu ezkutua
Dokumentu Akzioak

Amatiño

Clint Eastwooden mezu ezkutua

Ez gara gero hasiko pentsatzen azken kreditoen aurreko plano hori ustebakoa denik. Are gutxiago hasi eta buka sinbologiaz jositako “Invictus” legezko filman. Eta zer esanik ez zuzendaria Clint Eastwood delarik. Baina, zer esangura du? Ez dut inon aipamen erdirik ere ikusi.

“Invictus” filma sinboloz, ikurrez, zeinuz, seinalez  eta bigarren zentzuzko irudiz josita dago, ezin bestean. John Carlinen liburua Mandelaren biografiaren laburpena da. Clint Eastwooden filma, berriz, John Carlinen liburuaren laburpenaren laburpena eta, horrenbeste laburtu beharraren beharrez, gidoiak nahitaez behar du irudien azalpen isilaren laguntza ikusentzulea hainbat mezuz jabetu dadin.

Filmaren hasiera-hasieran, Mandela espetxetik atera zen egunean zurien eta beltzen egoera zein ezberdina zen adierazten dute lehen planoek. Autoa bi gizarte arras ezberdin bereizten dituen errepidean zehar doa. Ezker-eskuin, burdinezko sarea.

Albo batean, hainbat afrikaner jokalari errubian ari dira entrenatzen zelai berde-berdean. Ondo hazitako gazte lerdenak dira, zuriak, ilehoriak, sendoak eta apain asko berdintsu jantziak. Beste alboan, ostera, batere belar-aztarrenik gabeko lur gorritan, mutil kozkor beltzak futbolean, argalak bezain makalak, nor bere kabuz jantziak edo erdi biluzik,  trakets, zikin, narrats.

Filmaren azken planoan hamazortzi-hogei urteko gazte beltzak dira errubian dihardutenak. Ondo hazitako mutil iaioak, osasuntsuak, txukunak, kirol-arropa modernoak soinean. Zelaia berdea da, jakina, eta atzekaldean, barrenean, energia-zentrala lurruna dariola. Itxura guztien arabera zentral nuklearra. Afrika osoan bat bakarra dago. Hegoafrikan.

 

2009invictus

Morgan Freeman eta Matt Damon, 2009

mandela

Nelson Mandela eta François Pienaar, 1995

Amatiño 2010/02/27
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal

Azken erantzunak
areizaga inazio arregi, 2012/05/22
Ez duzu ezer ulertu Amatiño, 2012/05/20
enpresaririk eza Joxemi, 2012/05/19
Edade kontua ez Tre., 2012/05/18
tilin oier g, 2012/04/30