Hemen zaude: Hasiera Blogak Amatiño Artxiboa 2010 Otsaila 15 “Euskalherriaren erakusgarria”
Dokumentu Akzioak

Amatiño

“Euskalherriaren erakusgarria”

Datorren ostegunean Athletic-ek "Euskadi" izenaz jokatuko du, San Mamesen, Anderlechten aurka. Ez da aurrenengo aldiz izango, 2004-2005 denboraldiko UEFAko sailkapenetan ere lelo berbera jarri baitzuen elastikoan. Orduan ez zen iskanbilarik falta izan, diru publikoak beste helbururen bat behar zuelakoan. Oraingoan, berriz, gauzarik normalena bailitzan gertatu da.

Orduko eta oraingo egoeren artean bada gero alderik. Batetik, duela bost urte estreinako onartu zuen Athletic-ek iragarkirik bere elastikoan eta oraingoan, ostera, denboraldi bi daramatza Petronorren leloarekin. Eta, jakina, estreinako zelako edo (eta krisialdirik ez), Eusko Jaurlaritzak orain baino hiruzpalau bider gehiago ordaindu behar izan zuen. Bestetik, orduan Lehendakariordetzak ordaindu zuen, Athletic-en finantzen lagungarri, eta oraingoan, berriz, Turismo Sailak beronen europar kanpainiaren ildotik

Paradoxa bada ere, 2005ko Lehendakariordetzaren irizpide politikoak eta oraingo Jaurlaritzaren Turismo Sailaren arrazoi komertzialak bat etorri dira Euskadi leloa hautatzerakoan. 2005eko Turismo Sailak Pays Basque izena (Euskaltel, kasu) erabili ohi zuen Europan zehar, Euskadi hitza politikoegia zein ezezagunegia zelakoan turismo-sektorearen baitan. Eta, mutu geratu zen arren, orduko Turismo Sailari ez zitzaion askorik gustatu Lehendakariordetzak bere kautan hartutako erabaki hura. Bost urte geroago, aldiz…

Inori gustatzen ez bide zaiona, ostera, zera da: Saboréala leloa. Zail da gero horrelako "claim" edo aldarria erabakitzerakoan bete-betean asmatzea baina, egia ere bada, genero-kontuetan murgiltzeak arriskuak gehitu ohi dituela. Zer ote dastatu edo gozatu beharreko hori? Lurra? Nazioa? Aberria? Komunitatea? Gaztelaniaz, behintzat, Herria ezin izan. Asturias printzerriak honelatsu konpondu zuen arazoa 2006an: Asturias. Esta es tu casa. Saboréala.

Rosa Diezek euskal turismoa armairutik atera zuen, Josu Jon Imazek industria-sektoretzat egituratu eta suspertu, eta Ana Agirrek nazioarteko bisitarien helbidetzat eta xedetzat sustatu. Hemendik aurrerakoak geroak esango ditu. Bitartean...

Athletic, gorri ta zuria, danontzat zara zu geuria.
Herritik sortu zinalako, maite zaitu herriak.
Gaztedi gorri-zuria, zelai orlegian, Euskalherriaren erakusgarria.
Zabaldu daigun guztiok, irrintzi alaia: Athletic, Athletic, zu zara nagusia!

Blog

Fernado García Macua, Athletic-en presidentea, erabaki ezinik edo

AthleticEuskadi

2005eko Athletic europarra

Amatiño 2010/02/15

¡Ona¡

ramon — 2010/02/15 22:22
Horrelakoak idazten dituakenian benetan oso gustoak egiten zaizkit hire itxatxiak. Egia aitortzeko sekulako informazio iturriak dituk.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal

Azken erantzunak
areizaga inazio arregi, 2012/05/22
Ez duzu ezer ulertu Amatiño, 2012/05/20
enpresaririk eza Joxemi, 2012/05/19
Edade kontua ez Tre., 2012/05/18
tilin oier g, 2012/04/30