Amatiño
Lanari laga
Behar bada albistea berria da baina ez, ordea, egoera. Espainiar gobernuak erretiro-adina atzeratuko omen du. Eta inori ez diot entzun “ay, ze ondo”. Gazkien hartu dutenak berrogeita hamar urteren bueltan daudenak izan dira. Hirurogeitik gorakooi ez digu eragin handirik egingo eta berrogeikoek, nonbait, urruti samar ikusten dute. Dena dela, lanari laga behar horrek ez nau batere asebetetzen. Ez nahiezta, eta are gutxiago nahita.
Llabur-llabur esanda, badirudi arazoa ez dela katramilatsuegia. Alegia: gero eta urte gehiago bizi gara. Hurrengo urteetan jubilatuen kopurua ikaragarri gehituko da eta langileena, ostera, nabarmen gutxitu. Hau da, gero eta gehiago izango gara pentsioa kobratu nahi izango dugunok eta, aldi berean, gero eta gutxiago gizarte-segurtasuna ordainduko dutenak. Horretara, pentsioak murriztuko ez badira, ordaintzaileek gehiago ordaindu beharko dute urteko ala --beste aukera bat-- urtero orain beste baina urte gehiagotan.
Hala ere, eztabaida honetako urte-kontuen gainetik, ni gehien harritzen nauena jendeak lana uzteko duen presa da. Zertarako ote? Ni bonba atomikoa bezain zaharra naiz, beste hogeitabosten bat urte bizitzeko asmoa daukat eta ez dut ulertzen zenbaiten erretiroa hartzeko irrika. Nere ustez, presarik ez izateko arrazoi nagusiak hiru dira, besteak beste:
- Kronologia-arrazoia. Izan ere, aurten jubilatuko banintz, ez dut sumatzen zer arraio egingo ote nukeen hiruzpalau urte barru jubilatuz gero egin ez nezakeenik. Bizitza luzea da. Zergatik eta zertarako ajenda aurreratu? Utz gero egutegia bere gisara!
- Ideologia-arrazoia. Ni beharrean hasi nintzenean (1963) sei laneguneko astea zen eta hamar eguneko oporrak. Gaur egun, aldiz, lau egun t’erdiko astea dut, hilabeteko oporrak, lantzean behingo zubiak eta, gutxi bailiran, Gabonetan zein Aste Santuan, zubitzarrak. Ondo dago sozialak izatea, ezkertiarrak, ekologiazaleak, modernoak, aurrerakoiak, solidarioak etab. Baina inork ez du gero pentsatuko “eskubidetzat” jotzen ditugun zenbait lan-aldarrikapen kontserbadoreak eta insolidario hutsak ez direnik ezta?
- Biologia-arrazoia. Gazteagoek jakin ez arren, hirurogeitik gorako helduen hiztegian berbarik amorragarrienetakoa, ahal dela gutxien erabili beharrekoa, “laga” da: erretzeari laga, edateari laga, afaltzeari laga, irtetzeari laga, kirolari laga, larrua jotzeari laga, gidatzeari laga… etab. Nik ere, 65 urteko edonork bezala, kristoren beldurra diot aipatutako guzti horri laga beharrari. Baina hau guztia egia izanik –eta arras ulergarria, noski--, zer dela eta lanari laga nahi hori?
Inork aitortzen ez duen arren, zahartzaroaren adierazgarririk handienetakoa lanari laga beharra da. Izan ere, gizarteak ez gaitu ofizial zahartzen, erretzeari, edateari, afaltzeari, kirolari edo larrua jotzeari lagatzeagatik, lanari lagatzeagatik baino. Eta, paradoxa bada ere, inork zahartu nahi ez duen mundu honetan mundu guztiak nahi du lanari laga…
Ba… nik, ez.

bart gaueko ametsa
Ile indartsua duzu buruan, kaskoa goitik behera estaltzeaz gain gorantz ere abiatzen zaizuna, tupe bitxi bat. Ile-ateratzeko produktu bat aholkatu didazu, “gaur bertan hasi beharko zenuke hau hartzen, eta seriotasunez eutsi”, eta markaren izena paperezko serbilleta batean apuntatu didazu.
Behin esnatuta markaz oroitzen ahalegindu naiz baina dakidan gauza bakarra da lau silaba zituela.
Ez dakit zelan interpretatu. Euskadik laster lortuko duela independentzia, interpretazio posible bat.
(Bide batez, hiztegiek servilleta ahozapi edo ezpainzapi dakarte, baina paperezkoa baldin bada? Ahopaper, ezpainpaper?)
Interpretazioa
logika gutxi
Egun da Santimamiña
hari begira lizarra;
euskara salbo ikusi arte
ez dut kenduko bizarra.
bizarra
¿?
¿?
Arlo bi
Jakiña Gobernuaren errezoia ekonomikoa dala. Esan be esan najuan arazoa ez dala "katramilatsuegia", ziharo nabarmena dalako, hau da, diru-sarrerak urteerak baino murritzagoak.
Baina nere errezoiak neriak dittuk, ez iñonak. Hiriak kontatu egixaz hik.
Galdera bat besterik ez: hire erantzunak postak irakorri ostian idazten dittuk ala beste barik, bota botatze aldera?
arlo bat
nik postok idazteko modua neure ahalmenaren araberakoak dittuk, hik hire errezoiak botatzeko orduan inoren "ay, ze ondo"rekin hasi dok, orduan hasi eure iritziok esaten eta besteen pentsamenduak pakean utzi, ze ni neu gai honekin hasaldaturik negok, sosok banatzeko beste idea batzuk bajittuat.