...Vardulia nunquam superata.
Amatiño
2009/01/08 10:46
Orain, herrigintza esaten omen zaio. Lehen, eta Eibarren behintzat, firin-faran ibiltzea.
Erantzunik ez
Nahiz eta irabazi, galdu
Amatiño
2009/01/05 23:59
Israelek edozenbat arrazoi du eta, segurutik, arrazoi historikoa ere bere alde dago, baina nekez gero beste moduren bat hain denbora urrian lagunak sakabanatzeko eta zatiturik zeuden etsaiak elkartzeko. Auskalo estrategia militarrik onena asmatu ote duten baina komunikazio-arduraduna etxean geratu da nonbait gripeak jota.
El testimonio de Lorenzo Zabala
Amatiño
2009/01/03 19:16
Con ocasión de las Bodas de Oro de la fundación (1912) de la Escuela Armería de Eibar, su Asociación de Antiguos Alumnos promovió en 1962 la publicación de un libro para testimoniar el apoyo de los agentes institucionales, sociales y económicos en favor de uno de los centros de formación profesional de mayor prestigio.
Inork ez du Gaza nahi
Amatiño
2009/01/02 21:29
Gazak 360 kilometro karratu ditu (Bilbo Handiak 315). Israelgo Estatua 1948an sortu arren, 1967rarte Gaza Egipto izan zen eta Zisjordania, berriz, Jordania. Hemeretzi urte haietan, Egiptok eta Jordaniak euren esku izan zuten Palestina estatua ere sortu ahal izana, baina ez zuten ezer egin, nahiz eta Nazio Batuen onespena izan. Nonbait lehentasuna ez zen beste estatu arabiar bat sortzea, estatu judu bakarra ekiditzea baino.
