Amatiño
Medikuntza, gaixo kronikoak gehitzeko makina
Medikuntzak sekula aurrerapena egin omen du heriotza saihesteko orduan, baina ez horrenbeste erabat osatzerakoan. Hau da, medikuntzak heriotza ekidin arren, eritasuna guztiz sendatzerik lortzen ez duenez gero, gaixo kronikoak eragiteko makina da. Makina ona, segurutik, bizitza luzatzen digun aldetik, baina garestia garestirik bada.
Ekonomia-mota berri bila ari omen garen honetan horra non euskal osasun-zerbitzua ere zaharkitu egin zaigun. Rafael Bengoa Osasun sailburuak esan bezala, sistema duina dugu non oinarritu, baina gauzak zeharo aldatu beharko ditugu. Are gehiago, gure epidemiarik larriena ez omen da gripea, A, B edo Z izan, gaixotasun kronikoena baizik. Gutariko %70k amaituko omen du eritasun kronikoren batekin. Osakidetzak beste ereduren bat asmatu beharko du.
Eta datorkigun laino beltzari erantzun ahal izateko lehen eta behingoz gure mugez jabetu beharko omen dugu. Hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko hiritar bakoitza batez beste hamar bider joaten da urtean zehar medikuarengana; suediarrak eta ingelesak sei aldiz joaten diren artean eta greziarrak, berriz, bizpahirutan baino ez.
Hiritar aldarrikatzaile eta eskale onak omen gara, baina pasibo samarrak. Den-dena inork egin diezaigun nahi dugu. Mimatu gaitzaten gura dugu. Ahalik eta ondoen zaindu beharraren beharrez, ondoegi zaindu gaituzte, gaizki erakutsi digute eta ea orain nola arraio ikasten dugun atzera egiten, geure buruaz arduratzen.
Rafael Bengoak esan zuenez, medikuntzak sekula aurrerapena egin omen du heriotza saihesteko orduan, baina ez horrenbeste erabat osatzerakoan. Hau da, medikuntzak heriotza ekidin arren, eritasuna guztiz sendatzerik lortzen ez duenez gero, gaixo kronikoak eragiteko makina da. Makina ona, segurutik, bizitza luzatzen digun aldetik, baina garestia garestirik bada.
Hala ere, aukera-maukeran behar bada Karlos Linazasororen aforismo (Erlea - 1) bi hauetako bat. "Mirari bat gertatzen ez bada behintzat, dena primeran joango da" edo "batzu-batzuk erremediorik gabe hiltzen dira". Nork hauta beza berea.

Rafael Bengoa Osasun sailburua gripearen kontrako txertoa jartzen
Jarri ez duen txertoa
Modan ez dagoena
1. Ez dut uste gizon hori, itxuraz behintzat, bere soina ez zaintzeaz gainera ariketa fisikorik egiten ez duenaren prototipoa denik.
2. Ez dut uste nork bere gorputza zaintzea modan ez dagoenik, alderantziz baino.
3. Honez gero modan ez dagoena da inor kritikatzea norberaren izena ezkutatuz.
Gardentasunaren eta sinesgarritasunaren txertoa behar duena zu zeu zara.
Kritikaren arrazoia
Bere egitekoetako bat
Baina gertatzen da, ordea, ez natorrela Txintxurretak dionarekin ere bat. Politikoen artean, bestelako lanbide guzti-guztien artean bezala, denetarik dago. Eta "politikoak", "funtzionariak", "emakumeak", "idazleak", "katalanak" eta horrelako generalizazioak lar arinak dira edozein eztabaida seriotan.
Are gehiago, kasu honetan, txertoa hartu ala ez gizartean dagoen eztabaida denez gero, nere ustez, Osasun sailburuak --lan egin eta Osasun plangintza burutzeaz gainera-- telebista aurrean txertoa hartzea bere egitekoetako bat da.
Zirkoa litzateke hori besterik ez egitea. Baina, nik dakidan neurrian, Bengoa jaunak asmatuko du ala ez, baina badaki zertan ari den eta zer egin nahi duen.