Hemen zaude: Hasiera Blogak Amatiño Artxiboa 2009 Azaroa 24 The death of a world
Dokumentu Akzioak

Amatiño

The death of a world

Lagunak galdetu dit ea “2012” filmak (Roland Emmerich, 2009) ikusterik merezi ote duen. Zalantzarik gabe, bai, diotsat: 158 minutu bospasei eurotan… saldo prezioan. Ezer gutxi gero merkeago arratsalde erdi pasatzeko. Ezta Eguberri osteko beherapenetan ere. Beste kontu bat da, ordea, zine-zinea ote den. Baina negozioa behintzat bai, $ 200 milioiren inbertsioaz $ 450 lortu baititu hamar egunetan. Bertan Bilbo!

Augouste eta Louis Lumière anaiek Parisko Grand Café-an --1895eko abenduaren 28an-- Cinematographe izeneko asmakizuna estreinako erakutsi eta Exiting the factory lehen filma azaldu zutenean, ezein ikuslek pentsatu zuen hura artea izan zitekeenik. Tramakulu moderno harek jendea liluratu zuen hasieran baina baita berehala aspertarazi ere, edukirik ezean teknika hutsak ez baitu inor entretenitzen etengabe errepikatu arren. Edota, hain zuzen ere, behin eta berriz gauza beretsua eten barik errepikatuz gero, are gehiago aspertzen da-eta jendea.  Zinegintzaren teknika ez baina, artea, Zazpigarren Artea, 1915an sortu zen David Griffith zuzendariak  The Birth of a Nation filmatu zuenean.

Atzekoz aurrera, Roland Emmerich-en 2012 pelikula, The Birth of a Nation ezik,  The Death of a World izan zitekeen baina, behar bada,  Sony Pictures Entertainment ekoiztetxearen zinematografo jolasgarri  modernoa baino ez da. Zinematografo estatubatuarra, jakina, non guztia den handiago, garauago, galantago eta erraldoiago, ondoren dena suntsituago, birrinduago, xehetuago eta erraustuago izan dadin eta ondorioak izugarriagoak, ikaragarriagoak, harrigarriagoak eta sinesgarriagoak begitandu daitezen. Kontua da, ordea,  Exiting the factory  filmak, aspergarria izan arren, 45 segundo besterik ez zituela. Roland Emmerichenak, aldiz, bi ordu t’erdi luze.

Hala ere, hasierako lepotik burua, filmak ikusterik merezi ote? Aktore-aktoresa onak, gidoi landua, narrazio erakargarria eta historia sinesgarria ikusi nahi dituenak hobe du beste norabait joan. Baina, euria delako, sei eurotan eskaintza hoberik ez delako edo sekulako efektu berezirik nabarmenenak ikusi nahi baldin baditu ba… bertan Bilbo!

Azken batean, Begoña del Tesori jaramonik egingo badiogu, bada zineak serioa izateari ekin zionean zineaz aspertu zenik: “Zinea jolasa izan zen bitartean baino ez nuen gustuko izan” (Jean Cocteau. La Revue Parisiénne des Artes. Paris, 1928).

Horretara, adiskide, nahi baldin baduzu EEBBetako hegazkin-ontzirik handiena bere presidentearen buru-gainera erortzen ikusi, edo San Pedro basilikaren kupula atariko plazan errezatzen dagoen jendetzarengana jausten, edo tsunamia Tibeteko monastegiaren kontra jotzen… zorionak, sekulako aukera-maukera daukazu.

                         

                             2012
Amatiño 2009/11/24
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal

Azken erantzunak
Nahi eta ezin Amatiño, 2012/02/09
tentaldixa oier g, 2012/02/09
Datu hauen zama Jaime, 2012/02/07
Krisialdia Jaime, 2012/02/06
Ez destak denborarik emon Amatiño, 2012/02/04