Hemen zaude: Hasiera Blogak Amatiño Artxiboa 2009 Azaroa 17 Gehiago elkartu ala gehiago zatitu?
Dokumentu Akzioak

Amatiño

Gehiago elkartu ala gehiago zatitu?

Eusko Legebiltzarrak begi onez ikusiko omen luke Espainiako futbol-selekzioak Euskal Autonomia Erkidegoan partidaren bat jokatzea. Normaltasunaren lekuko izango omen litzateke. Ez dakit nik Legebiltzarrak horrelakorik eskatzea oso normala ote den baina, tira, gutxienez ahalegindu gaitezen hiritarrok gu ordezkatzen gaituen Legebiltzarra baino normaltxoagoak izaten.

Ez da gero erraza jakitea zer den eta zer ez den normala baina, aurreko ekainean Valentzian jokatutako Errege Koparen finalean egon ziren milaka Athletic-zaleetako bat naizenez gero, ez naiz behintzat ni hasiko Espainiako selekzioari muzin egiten, are gutxiago euskal futbol talderik gehienak Espainiako Federazioaren baitan jokatzen dutenez gero eta euskal jokalariok ere –Euskadi izeneko taldean jokatzeko eragozpenak dituzten berberoriek— Espainiakoan parte hartzeko irrikaz dauden artean.

Hala ere, badira beste hainbat gauza horren normalak ez direnak. Lehen eta behingoz, esan bezala, Legebiltzarra horretan hastea, beste zereginik ez balu bezala, bazterrak harrotzen eta batere premiarik gabe gizartearen baitan ez dauden eztabaidak pizten. Ez du gero balio zenbait ekimen uxatzea, “gizartea zatitzen” duelakoan. Bapo, eta egindako eskari horrek zer egiten du, euskal gizartea gehiago elkartu ala gehiago zatitu?

Primeran iruditzen zait gogoraraztea espainiar selekzioak ez duela jokatu Euskal Autonomia Erkidegoan 1967tik hona. Baina, jakin-minez baino ez bada ere, inork gogoan al du noiz jokatu zuen azkenengoz Iruñean? Are gehiago… jokatu al du inoiz? Zergatik ez? Zein da arazoa? Non da Nafarroako Parlamentuaren eskaria? Zer dio UPNek? Zergatik Nafarroan normala dena ezin da Euskal Autonomia Erkidegoan izan?

Gurean beti egon dira Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroa ezberdin tratatu nahi izan dituztenak. Horra, esaterako, hemen Ertzaintza neurri barik xaxatzen dutenak eta han Goardia Zibila bakean uzten dutenak. Hemen banderen gerra pizten dutenak eta han daltonikoak direnak. Beste muturrean, berriz, zenbaitek sukaldarien gerra egin nahi izan zuen eta orain, nonbait, futbolarena. Ez al genuen ba esan gizartea baretu eta bakeak egin behar genituela?

                      

 

Amatiño 2009/11/17

¡Nik baiezkoa¡

ramon — 2009/11/19 07:17
Baina EuskalHerria selekzioaren kontra normaltasun osoaren adierazgarri, denok partidura bakoitzak nahi duena defendatu eta denok ondo pasatu, foballa foballa da.

Anfiteatrotik

Amatiño — 2009/11/19 10:57
Hori umekeria da. Eta umekeriarik gehienak bezala krudela eta erantzunkizunbakoa. Zuk ez duzu futbolik nahi, zirkoa baino. Zu gladiatore eta lehoien arteko norgehiagoka anfiteatrotik ikusi nahi duen erromatarra zara. Bost axola zaizu Xabi Alonso, Iraola edo Muniain gladiatore edo lehoi diren. Beraiek erabaki dezatela. Zuk atzamar potoloaz gora edo behera egingo duen patrizioa zara.

Zirkoa

ramon — 2009/11/20 21:37
Barkatu eidak Amatiño baina zirkoa euk ekarri dok eztabaidara. Neure pentsamendua definitu dok baina ez dok larregi asmatu, pentsa euk zirkoa non hasi den et zirkua ikusten ba dok barruan aholako dok, eta deus besterik.

Barkatu

Amatiño — 2009/11/21 01:39
Barkatu hi, ez najuan nahi hire pentsamendua definitu, hire pentsamendurik eza baino. Horretara, hik errezoia, ez juat larregi asmatu.

bai eta ez

ramon — 2009/11/21 12:54
Hire ustez nik ez diat pentsamendu astarnarik gai honetan, hik bai nonbait.
Euk hasi euk nahastau eta euk amaitu.
Jainkoaren esana.
Eskerrak zuri jauna.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal

Azken erantzunak
bularretakoen propaganda Iñaki Murua, 2010/03/17
PNB juan, 2010/03/15
Patxirenak Amatiño, 2010/03/07
KomuniKAKAzioa? ptx | irratia.com, 2010/03/07
Interesgarria oso Juan Luis Fernández Gutiérrez, 2010/02/22