Hemen zaude: Hasiera Blogak Amatiño Artxiboa 2009 Iraila 19 "Napoleon" eta euskal nanopilulak
Dokumentu Akzioak

Amatiño

"Napoleon" eta euskal nanopilulak

Ibon Aranberri kimikari eibartarrak parte hartu berri du Hull-eko Unibersitatean eratutako UKPCF (United Kingdom Polymer Colloid Forum 2009) nazioarteko konkresuan, non Donostiako Polymat Ikerkuntza Unibertsitate-Institutuak “Napoleon” egitasmoaren baitan egiten diharduena azaldu duen. Auskalo gero zergatik jarri ote dioten horren izen handi-mandia nanopilulak egiteko ikerketari baina, tira, zientziak ere bere epika-jarioa du, nonbait.

Napoleon lau urterako proiektua da, Europako Batasunaren eraginez hogeita bat unibertsitate, enpresa eta erakunde biltzen dituena, 11 milioi euroren aurrekontuaz. Euskal partaidetza Polymat Institutuaren bizkar dago, Euskal Herriko Unibertsitatearen donostiar kanpusean, Jose Maria Asua kimika-ingeniaritza katedradunaren zuzendaritzapean, Ibon Aranberri kimika-fisika doktorea, polimerotan aditua hain zuzen ere, tarteko.

Baina zertan datza Polymat Institutuaren ekarria? Ba, nolabait llabur-llabur esateko, nanoteknologien esparru barruan, nanopartikula hibridoen ikerketan. Nanoa metro bat zati mila milioi da eta hibridoa, berriz, partikula akriliko eta biobateragarrien arteko ezkontza. Akrilikoaren ezaugarririk nabarmenena geruza bihurtzeko ahalmena da eta biobateragarriena, ostera, medikuntza-erabilpena. Ondorioz, nanopilula txiker-txikerrak dira, begi bistan ikusteko baino dezente txikiagoak, banan-banan ezezik, milioika hartu beharrekoak.

Adibide gisa, denok dakigu esnetan olio edo koipe-tantak daudena, nahiz eta ikusi ez. Ba, era berean, pentsa aixa modukoa, sumatu ere sumatzen ez diren milioika nanopilulaz gainezka. Pilula bakoitzaren geruza akrilikoa litzateke eta barrua, ostera, biobateragarria, medizina alegia. Ba, horixe.

  200 por ti. Ibon Aranberri  

Amatiño 2009/09/19

Napoleon

Ibon — 2009/09/19 18:33
Ez dago epikarik. Proiektuaren izen osoa hau da: NAnostructured waterborne POLymEr films with OutstaNding Properties. Horretara, NA-POL-E-O-N

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal

Azken erantzunak
areizaga inazio arregi, 2012/05/22
Ez duzu ezer ulertu Amatiño, 2012/05/20
enpresaririk eza Joxemi, 2012/05/19
Edade kontua ez Tre., 2012/05/18
tilin oier g, 2012/04/30