Hemen zaude: Hasiera Blogak Amatiño Artxiboa 2009 Apirila 26 Scarlett Johanssonen biribilguneak
Dokumentu Akzioak

Amatiño

Scarlett Johanssonen biribilguneak

Komunikabideen konstanteetako bat zinismoa da. Alegia, beraiek dauzkate inori leporatu ostean gaitzesten dituzten jarrera berberak. Segurutik zaila da eskizofrenia horretatik ihes egitea eta, gainera, komunikabide guztiak ez dira jakina berdinak, baina zalantza izpirik ez gero komunikabideak direla, oro har, beraiek salatzen dituzten jokabideen barreiatzailerik nabarmenenak.

Tesi handirik egin beharrik ez dago. Hainbat egunkarirekin batera plazaratutako XL Semanal (1.121 zenbakia) osagarriaren azala ikusi baino ez: Scarlett Johansson aktoresaren argazkia eta titulutzat, Una mujer de negocios: “Los hombres sólo ven mis curvas”. Errukigarri gero gure Scarlett gajoa, biribilgune erotikoak baino dohain eta ahalmen gehiago omen ditu eta gizakumeok, nonbait, ez bide dugu besterik buruan.

Zorioneko biribilgune ederrez gainera Johanson andereak zer gehiago eskaintzen ote duen jakin-minez irakurri dut barrualdean datorren sei orrialdeko erreportajea eta, antza denez, kazetariaren zein Scarletten beraren ardurarik nagusienak ez dira negozioak, altura (uste baino txikiagoa), ile-kolorea (joño, ez da ilehoria) eta bularrak benetakoak ote diren (bai, lasai, badira) baino. Negozioei dagokienez, berriz, badirudi Reebok, Moët & Chandon, L’Oreal eta beste hainbat markaren iragarkiak egitea dela zinegintzaz aparteko haren diru-iturria... beti ere aho ederra, berna luzeak, ipurdi tinkoa eta bular tenteak begi bistan direlarik. Izan ere, aldizkariaren azalean agertzen den modelu androgino samarra izan ezik, barrurako aldizkariak hautatu dituen zazpi argazkiak aktoresaren emetasun oparo, naro eta joriaren adierazgarri dira.

Beraz, laburbilduz. Scarlett Johansonek besterik gura arren, gizonok ez gara gauza bere biribilguneak ikusteko baino. Buruan besterik ez dugulako, jakina, baina, baita ere, bera horretan saiatzen delako buru-belarri (edo “titi-ipurdi” esan beharko al genuke?) eta komunikabideek beste proposamenik egiten ez digutelako.

Ah, eta gainera, ezin gero ukatu, Scarlett Johansonen biribilguneek nere libido lotia iratzartzen dute. Ez dakit espezie garatua ala garatubakoa naizelako baina, zer gerta ere, ez naiz, honez gero, darwinismoa zalantzan jartzen hasiko.

             

 

Amatiño 2009/04/26

Woody Allen

piban — 2009/04/26 20:35
"biribilgune erotikoak baino dohain eta ahalmen gehiago omen ditu ". Nire ustez bai, behingoan alde batera utzi beharko genioke emakume honen itsura fisikoari ikusteari eta bere lana aztertu.

Normala iruditzen zait Woddy Allen zuzendariaren azken aldi hontako musa bat izatea. Merezi duelako izango da...

Musarik musa

Amatiño — 2009/04/27 17:44
Batetik, sarreratik hasi besterik ez dago, nik komunikabideen zinismoa salatu nahi nuen gehienbat. Bestetik, nik ez dut zalantzan jartzen emakume sexiak aktoresa onak izan daitezkeenik. Charlize Theron (Oscar eta guztiko 'Monster' eta karteldegian dagoen 'Lejos de la tierra quemada' mundiala, kasu) esate baterako. Nik ez diot ordea Scarlett Johanssonen itxura fisikoari begiratzeari utziko, berak begiratu diezaiodan sekulako ahaleginak egiten dituen bitartean behintzat. Komunikabideen laguntzaz, hori bai. Azkenik, Woody Allen-en "aldi hontako musa" dela diozu... Baina arrazoi horrek, inori ematekotan, nori ematen dio arrazoia: zuri ala neri?

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal

Azken erantzunak
areizaga inazio arregi, 2012/05/22
Ez duzu ezer ulertu Amatiño, 2012/05/20
enpresaririk eza Joxemi, 2012/05/19
Edade kontua ez Tre., 2012/05/18
tilin oier g, 2012/04/30