Hemen zaude: Hasiera Blogak Amatiño Artxiboa 2009 Martxoa 29 Gabonetako kontu bat
Dokumentu Akzioak

Amatiño

Gabonetako kontu bat

“Un conte de Noël” da, segurutik, egunotako karteldegian dagoen filmerik konplexuena. Baita, behar bada, zinikoena ere. Eta garratzenetakoa. Vuillard familia frantsesaren Gabonetako bilera kontatzen zaigu. Ez dago, itxuraz behintzat, trajedia nabarmenik, ez dago hilketarik, ez dago lar zorigaitzik. Baina bada gatazkarik, traiziorik, gorrotorik, zauri psikikorik… malura, arrangura eta samindurarik.

Un conte de Noël (Arnaud Desplechin. Roubaix, 1960) deritzan istorioaren iturria senitarteko hezur-muinetako gaixoa da baina gaia ez da ikusentzulea izutzeko bestekoa.  Vuillard-tarrek makinatxo bat arazo dute, baina euretariko bat bera ere ez da zinezalea larritzeko bezainbatekoa. Elkarri kristorenak esan arren, nonbait elkar maite duten senideak dira, euren modura, hori bai. Familia ilustratua izaki, dialogoak kultoak eta zorrotzak bezain iraintsuak dira, beti ere isekaz jantziak, inoren bizkar gertatzen diren amesgaiztoak bailiren.

Junon amandrea (Catherine Deneuve) hotza eta urruna benetan, Henri semea (Mathieu Almaric) alproja hutsa, Elizabeth alaba (Anne Cosigny) depresioak jota eta Paul biloba (Emile Berling), berriz, neurotiko samarra. Apartekoa gero beste alaba, Silvia (Chiara Mastroiani), eta Simon (Laurent Capelluto) lehengusuaren harremana, eta elkar maite izanaren berri jakiten duten pasartea.

Filme luzea (152 minutu), nahiz eta –azpidatzi eta guzti-- hegaztadaren letxe pasatu. Filme frantsesa, frantses-frantsesa, hirurogeigarren hamarkadako zine-klubetan ikusi ohi genituenen gogoangarri. Zazpigarren Arte peto-petoa, zine-aretoan ikustekoa baino ez, nik neuk behintzat ez baitut uste amaren semerik dagoenik honelako pelikularen bat telebista aurrean osorik ikusteko gauza denik.

Baina merezi du.

 

Amatiño 2009/03/29
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal

Azken erantzunak
areizaga inazio arregi, 2012/05/22
Ez duzu ezer ulertu Amatiño, 2012/05/20
enpresaririk eza Joxemi, 2012/05/19
Edade kontua ez Tre., 2012/05/18
tilin oier g, 2012/04/30