Hemen zaude: Hasiera Blogak Amatiño Artxiboa 2009 Martxoa 12 Kirmen Uriberen kontu arruntak
Dokumentu Akzioak

Amatiño

Kirmen Uriberen kontu arruntak

“Esan zeure-zeureak diren kontuak, esan, horrek du benetan garrantzia. Ez lotsatu. Gainontzeko guztia arrunta da, egunkarietan ageri dena“(Elias Canetti). Estrictu sensu ez dut uste arrunta izatea denik, hain zuzen, egunkarietan agertzeko meriturik handiena, baina bat nator Kirmen Uribek bere eleberrian islatu nahi duen egunerokotasunaren garrantziaz.

Benetan liluragarriak dira gero Kirmen Uriberen kontuak. Hitzez hitz, lerroz lerroz, aztertu eta zein kontakizun arruntak, xumeak, bakunak, hutsaren hurrengokoak diren. Eta, hala ere, ezin asmatu zergatik, zein beteak, jantziak, sendoak eta indartsuak.

Gustura irakurtzen dihardut, bai, Bilbao-New York-Bilbao nobela (?). Errealitatearekiko hurbiltasun hori nere gusturako apropos burutua bailitzan idatzia dago, eta 1936ko negua epel samarra izan ote zen edota itsas-barruko olatu garauak etxetzarrak bezain galantak diren… nere haurtzaroko gomutak dakarzkit gogora, Ondarroako osabak (gure aita zenaren titi-anaiak) Eibarrera etortzen zen bakoitzean kontatzen zizkigun berberak... olio-ozpinetan gordetako langostinoak boteilatik banan-banan, maitekiro, ateratzen zituen bitartean.

Zeharo bakana, bestalde, Nerea ezagutu zueneko pasartea. Liburu osoa justifikatzeko bezainbateko lerrokada paregabea gero.

Irakurzaletasuna susperrarazten duten liburuetakoa. Don Manuelen eskolakoa, nonbait. Mesanotxean gorde beharrekoa. Bai, merezi du.

 

Amatiño 2009/03/13
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal

Azken erantzunak
areizaga inazio arregi, 2012/05/22
Ez duzu ezer ulertu Amatiño, 2012/05/20
enpresaririk eza Joxemi, 2012/05/19
Edade kontua ez Tre., 2012/05/18
tilin oier g, 2012/04/30