Hemen zaude: Hasiera Blogak Amatiño Artxiboa 2009 Martxoa 01 Kate Winslet, lilura galduaren artista
Dokumentu Akzioak

Amatiño

Kate Winslet, lilura galduaren artista

“Revolutionary Road” eta “The Reader”, zein baino baino zein filme ikusgarriak biak. Bietan artista galanta gero Kate Winslet britainiarra. Eta bietan, hain zuzen ere, bere burua hiltzen amaitzen du. Ez dago nonbait eginkizun eztitsutarako “Titanic” (1997) historia erromantikoan ezagutu genuen Rose neskatila gajoa.

Geroztik arras andratu zaigu Kate Winslet. Hazi, emakumetu, nagusitu, gaitu, indartu, nortasunez jabetu. Eta hainbat astebete gutxitan, lehen-lehen mailako zazpi sari lortu, alegia: Urrezko Globo bi, BAFTA beste bi, aktore sindikatuarenak ere bi eta, azkenik, Oscarra. Hona non sekulako aktoresarik ontxoenen zerrendan sartu zaigun buru belarri.

Revolutionary Road filmean, 1950 hamarkadako Estatu Batuetako emakumeen nahi eta ezinak kontatzen zaizkigu. Gizarte-konbentzioak, itxura-betetzeak, auzokoen inbidiak, inguruaren bai-baina krudelak eta senarraren heldutasunik ezak birrintzen dute aterabide eske isilpeko txilioka ari den emazte gaztearen askapen-lilura.

The Reader filmean,  berriz, II. Mundu Gerraren osteko Alemanian, legea versus morala eztabaidak, belaunaldien arteko sesioak, bakerik egin ezinak, errudunen bat aurkitu beharrak, lagunen konpromisorik ezak eta bakardade-izuak suntsitzen dute arrazoirik gabe luzaroegi espetxean dirauen emakume helduaren itxaropen-lilura.

Batean zein bestean, Kate Winslet indartsua, sinesgarria, benetakoa. Artista galanta. Lilura galduaren artista.

 

Amatiño 2009/03/01
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal

Azken erantzunak
areizaga inazio arregi, 2012/05/22
Ez duzu ezer ulertu Amatiño, 2012/05/20
enpresaririk eza Joxemi, 2012/05/19
Edade kontua ez Tre., 2012/05/18
tilin oier g, 2012/04/30