Hemen zaude: Hasiera Blogak Amatiño Artxiboa 2009 Otsaila 24 Onenak... aspaldidanik
Dokumentu Akzioak

Amatiño

Onenak... aspaldidanik

Cánovas del Castillo presidente espainiarrak ez zituen euskal foruak erabat kendu nahi izan, haren ustez euskal jestioa gobernu espiniarrarena baino hobea zelako eta, horretara, egin beharrekoa ez zelako euskal administrazioa Espainiakoaren mailara jaistea, Espainiakoa Euskal Herrikoaren parera jasotzea baino.

Euskal ekonomia eta Eusko Jaurlaritzaren jestio ekonomikoa omen dira datorren igandeko hauteskundeetan erabaki beharreko ardatz nagusi bi.

Euskal administrazioa ez da, ez, ahaltsua; ezta on hutsa ere, eta seguru gero ez dariola ur bedeinkaturik egiten duen guztiari. Baina, datu objektiboen arabera, euskal administrazioa da espainiar estatuko onena eta, oro har, Europako serioenetakoa.

Hau horrela izan da azken hogeita hamar urteotan, baina baita lehenago ere. Orain dela mende t´erdi inguru, esaterako, Cánovas del Castillo presidente espainiarrak ez zituen euskal foruak erabat kendu nahi izan, haren ustez euskal jestioa gobernu espiniarrarena baino hobea zelako eta, horretara, egin beharrekoa ez zelako euskal administrazioa Espainiakoaren mailara jaistea, Espainiakoa Euskal Herrikoaren parera jasotzea baino.

Cánovasek politikagintzaren alderdi praktikoan sinesten zuen. Berak idatzi bezala: politikagintza da unean uneko momentu historiko bakoitzean gure ametsetarik ahal duguntxoa praktikan jartzeko artea.

Ez dakit zuek baina nik, honez gero, ez dut politikarengandik besterik itxaro. Hau da, beste pare bat mendetan edo, euskal administrazioak onena izaten jarraitzea.

Goiz kronika. Euskadi Irratia, 2009ko otsailaren 24an.

 

Angiolillo anarkista italiarrak Cánovas hil zuen tiroz Santa Agedako bainuetxean (Gesalibar, 1897.08.08)

 

Amatiño 2009/02/24

Hobe ez sinistea

Ima — 2009/02/24 19:00
Segurutzat jotzen dut Canovasek esana eta bere atzeko pentsamendua bat ez etortzea. Genetikaz ez dira hobeak hemengo agintariak, bai daukate alde gertu egotea, baina Canovasen berbak ez dute ezer frogatzen, sasoi horretan hori esatea interesatzen zitzaiola baino ez.

Zer gehiago dakizu?

Amatiño — 2009/02/24 23:11
Ea ondo ulertu dudan: segurutzat jotzen duzu Canovas gezurti interesatua baino ez zela eta hemengo agintariak ez direla, nonbait, hobeak. Bapo. Eta aipatu denak sinesgaitzak direna eta zu sinesgarria zarena jakiteaz gainera... zer gehiago dakizu?

Hala bedi!

Aitor O. — 2009/03/02 17:02
Horixe bera nahi neuke neuk be, euskal administrazioak onena izaten jarraitzea, baina hauteskundeetako emaitzak ikusita eta hurrengo "presidentea" (niretzat hautagai horrek ez dau lehendakari titulurik merezi) nor izan daitekeen ikusita atzera pauso bat egingo ete dogun beldur naz...

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal

Azken erantzunak
Nahi eta ezin Amatiño, 2012/02/09
tentaldixa oier g, 2012/02/09
Datu hauen zama Jaime, 2012/02/07
Krisialdia Jaime, 2012/02/06
Ez destak denborarik emon Amatiño, 2012/02/04