Hemen zaude: Hasiera Blogak Amatiño Artxiboa 2009 Otsaila 22 Benjamin Buttonen atzekoz aurrerako bizitza
Dokumentu Akzioak

Amatiño

Benjamin Buttonen atzekoz aurrerako bizitza

Hamahiru nominazio ditu “The curious case of Benjamin Button” filmeak gaur erabakiko diren Oscar sarietarako. Ez dakit nik zenbat lortuko dituen atzenean, baina ez dut uste Brad Pittek aktorerik onenari dagokiona merezi duenik. Eta, lortzen baldin badu, beti uste izango dut Brad Pitt delako ematen diotela.

Behar bada filmeak berak merezi du Oscar saririk; agian, baita David Fincher zuzendariak ere; eta, segurutik, zer esanik ez, argazkiak, jantziak, giroak edo efektu bereziek; baina, makillaje-lan aparta alde batera utzita, nik ez diot filme honetako Brad Pitti ezelango dirdira berezirik sumatu. Hala ere, jakina, Brad Pritten distira Brad Pitten distira da.

Laurogeita bost urte dituela 1918an soin zaharkituz jaio eta 2003an Alzheimerrez hiltzen den haurraren bizitza da filme hau, F. Scott Fitzgerald idazlearen ipuinean (1922) oinarritua. Atzekoz aurrerako bizitza surrealista, noski, arras sinesgaitz iruditu arren filmean zehar dezente erraz onartzen dena, bai historiaren beraren baitan eta baita butaketan eseritzen diren ikusleen artean ere.

Historia ez da, jakina, batere konbentzionala, eta ezohiko egoerak interesari eusten dio ia hiru ordutan zehar, auzia nola konponduko zain. Aldrebeskeria honek, ordea, uste baino katramila gutxiago sortzen du eta bai, ordea, mezu garbia aldarrikatu: bizitza datorren moduan hartu behar dela, gertakariak gertatu baino ez direla egiten, gertaera bakoitzak bere momentu aproposa duela eta, zer gerta ere, hartaz baliatu beharra dagoela. Une batean Daisyk (Cate Blanchett) galdetzen dio Benjamini (Brad Pitt) ea nola ikusten duen bere burua eta honek normal asko erantzun: Ez dakit, nik ez dut besterik ezagutu.

Filme erromantikoa, amodiozkoa, ontasun handikoa. Benjamin Button protagonistak ez du behin ere pentsamendu txarrik, intentzio maltzurrik edota batere gaiztakeriarik bere (zorigaiztoko?) bizitza luze guztian zehar.

Hala ere, entzuteko baino gehiago, ikusteko filmea da, ikuskatzekoa, begiz dastatzekoa. Historia izugarri ondo girotua, aroz aro eta hamarkadaz hamarkada. Pertsonaien itxuraldaketa, berriz, sekulakoa. Eta ez karakterizazio handiko egoerarik nabarmenenetan soilik (agure zahar jaio berria), baita pasarte hurbilago edo normaltxoagoetan ere, Daisy anderea eta Benjamin gaztea elkarrekin azken aldiz oheratzen direnean, esaterako. Txalogarria, bai,  haur zaharkituaren irudikapena baina harrigarria gero zelan Benjamin Button, gaztetu ezezik, hazi ere hazten den altueraz.

Zinea zine...

Amatiño 2009/02/22
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal

Azken erantzunak
Nahi eta ezin Amatiño, 2012/02/09
tentaldixa oier g, 2012/02/09
Datu hauen zama Jaime, 2012/02/07
Krisialdia Jaime, 2012/02/06
Ez destak denborarik emon Amatiño, 2012/02/04