Hemen zaude: Hasiera Blogak Amatiño Artxiboa 2009 Otsaila 21 Odolostiak
Dokumentu Akzioak

Amatiño

Odolostiak

Ez dot neure inguruan iñor ezagutzen odolosterik jaten ez dauanik. Baiña ezagutu be ez dot iñor ezagutzen labaña hartu eta txarrixa hiltzeko gertu daguanik. Iñork ez dau txarririk hil nahi baiña danok odolostia jateko gertu.

Kontraesan nabarmen xamarra gure gizartian, txarri-kontuetan ezezik  baitta beste edozenbat arlotan be. Esaterako, danok gara oso zorrotzak energixa-itturrixak kritikatzerakuan baina iñork ez dau argi barik geratu nahi. Etxian argixari emonezkero argixa ixotzia nahi dogu, jakiña, nundik ete datorren arduratu barik.

Danok begiratzen detsagu petrolioari betozko illunez, baina iñork ez detsa muziñik egitten autuan depositua betetzerakuan. Iñork ez dau nahi bere etxe onduan trenbiderik, autopistarik, erraustegirik, zentralik edo hil-beilatokirik, baina danok gura dittugu komunikaziño bizkorraguak, energixa merkiaguak eta zerbitzu hobiak.

Kolesterola takian potian aittatu arren, guztiori gustatzen jakuz txarrikixak, eta odolostian ordez urdaiazpikua bada, hainbat hobe. Baina horretarako txarrixa hil bihar danik iñork ez dau aittatzerik nahi izaten.

Ez dot iñun txarriboden kontrako pankartarik ikusi. Bakotxari tokatzen jakozen gauzetan ez ikusi egin eta kitto.

… eta kitto astekaria. 668 zenbakia. 2009ko otsailaren 20an.

 

Amatiño 2009/02/21
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal

Azken erantzunak
Nahi eta ezin Amatiño, 2012/02/09
tentaldixa oier g, 2012/02/09
Datu hauen zama Jaime, 2012/02/07
Krisialdia Jaime, 2012/02/06
Ez destak denborarik emon Amatiño, 2012/02/04