Hemen zaude: Hasiera Blogak Amatiño Artxiboa 2009 Otsaila 03 Katrin
Dokumentu Akzioak

Amatiño

Katrin

Zortziki hau Katrin Gesalaga Aranberri da. Hogeita lau ordu ditu kakanarroak eta 2,450 kilo besterik ez. Uste baino hilabete lehenago jaio da, hegaztadaren letxe, batere arazorik gabe eta erraztasun handiz. Aitaren antza omen du eta, itxura denez, baita amaren presak ere. Aittitta urbitsetan.

Katrin
Amatiño 2009/02/03

Zorionak aitxitxa!

asier — 2009/02/03 22:30
eta besarkada bat amari.

Felisidades!

Imanoltxu — 2009/02/04 17:29
Tira Amatiño, ipinizu argazki bat zeuria ilobia eskutan hartuta! horixe ikusi gura dot nik! Zorixonak!

Nobixua topau aurretik

Amatiño — 2009/02/04 23:07
Eskerrik asko eta... lasai. Hori be egingo juat, nobixua topatu aurretik. Berak, jakina.

Estreinako, euskaraz

Amatiño — 2009/02/06 12:14
Gaur, 2009ko otsailaren 6an, hasi dira Eibarko Erregistro Zibilean haurrak euskaraz erregistratzen. Ez euskal izenak erregistratzen, erregistratze-paperak euskaraz erabiltzen baino. Eta, sekula Eibarren euskaraz erregistratu den aurrenengo haurra... Katrin.

Zorionak, attona

iturri — 2009/02/07 22:57
Ba horixe: zorionak, attona Amatiño. Eta Erregistroarena, gainera, Historiara pasako den datua.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal

Azken erantzunak
Nahi eta ezin Amatiño, 2012/02/09
tentaldixa oier g, 2012/02/09
Datu hauen zama Jaime, 2012/02/07
Krisialdia Jaime, 2012/02/06
Ez destak denborarik emon Amatiño, 2012/02/04