Hemen zaude: Hasiera Blogak Amatiño Artxiboa 2008 Abendua 30 TechnoLatina
Dokumentu Akzioak

Amatiño

TechnoLatina

Doc Searls eta David Weinberger editoreek ‘merkatuak solasaldiak’ direla diote ('El Manifiesto Cluetrain'. Deusto, 2008) eta solas horien arriskuetako bat TechnoLatinez hitzegin nahia da. Alegia, txakur handiko hitz teknikoez baliatu beharra. Ez, jakina, ulergarriago azaltzeko, jantziago agertzeko baino.

TechnoLatinari esker, enpresek ez dituzte orain txipak, zirkuitoak, monitoreak edo telefonoak egiten, “soluzio irekiak”, “estandar eraberritzaileak”, “arkitektura-sistema integratzaileak” eta “telekomunikazio-zerbitzuak” baizik. TechnoLatina ez omen da erabiltzen argiago hitzegiteko, hizlaria zein jakituna den adierazteko eta beste maila (edo leinu) batekoa dela frogatzeko baino.

Dena den, Doc Searlsek esan bezala, berba arolez jardun behar hau ez omen da sektore teknologikoan soilik gertatzen. Sektore bakoitzak –sukaldariak, kirol kazetariak nahiz dekoratzaileak  izan-- bere mordoilo-hizketa berezia omen du,  TechnoLatinaren bereizkuntza den-dena teknologiaren arabera azaldu beharra bada ere. Hautatzen diren hitz guztiek sendoak, mardulak eta zehatzak ematen dute, baina funtsean ez dute ezer esangura.

Egileek hizjario honi “zumbido erróneo” deritzate, baina gurean  Joxe Ramon Zubimendik (Jokaera-liburua. Sendoa, 1995) aspalditxo deitu zion “durundia” inork ulertzen ez dituen bost hogerleko hitzez jarduteari, euskal letretan 1970 hamarkadan zabaldu zen jokamoldearen arabera: “zenbat eta ulergaitzago hainbat eta jakitunago”.

Mende erdi lehenago Jean Hiriart-Urruty (Mintzaira, aurpegia: gizon! Jakin 1971) kazetariak salatu zuen ajea, besteak beste. Ez da, beraz, ahuntzaren gauerdiko eztula.

El Manifiesto Cluetrain El Manifiesto Cluetrain. Eta bere 95 errezetak

Liburua esaldi bakarraz laburbiltzekotan,  nik esaldi bikoitz hauxe aukeratuko nuke:

La televisión es el mejor medio jamás creado para la publicidad. La web es el mejor medio jamás creado para las ventas.

Lehen partea frogatua da dagoeneko. Bigarrena frogatu-nahia da liburuaren tesi nagusia.

Amatiño 2008/12/30
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal

Azken erantzunak
Nahi eta ezin Amatiño, 2012/02/09
tentaldixa oier g, 2012/02/09
Datu hauen zama Jaime, 2012/02/07
Krisialdia Jaime, 2012/02/06
Ez destak denborarik emon Amatiño, 2012/02/04