Hemen zaude: Hasiera Blogak Amatiño Artxiboa 2008 Abendua 27 Australia
Dokumentu Akzioak

Amatiño

Australia

'Australia' zinea baino ez da. Mick Jaggerrek esango lukeen bezala: “Zinea besterik ez da, baina gustatzen zait”. Eta neri, gustatu gustatu, filme honetako Nicole Kidman inoiz baino gehiago, sekuentziarik atzenenetik atzenenera batez ere. Matazaren barnean, berriz, hasi eta buka, Nullah.

Arrazakeriak edozenbat bertsio izan du historian zehar eta, nolabait esateko, 'zibilizatuenetakoa' Australian gertatu zen aurreko mendean, ehun mila ume aborigen senitartetik atera eta kristau-misiotara eraman baitzituzten zibilizazioaren izenean, gobernuaren aginduz, elizaren bendeinkazioaz eta australiar gizarte zuri osoaren jaramonik ezaz.

Bekatu kolektibo eta historiko hura zuritzera dator Australia filmea, gurean Gabonetan estreinatu eta, Nicole Kidman eta Hugh Jackman australiar bikotea tarteko, segurutik  arrakasta galanta lortuko duena.

Australia pelikula arras epiko, erromantiko eta abertzalea da, Doctor Zhivago, Afrikako memoriak  edo Bailando con lobos titulu ospetsuen ildotik. Baloreak dituen filmea. Balore moralak, etikoak, estetikoak, artistikoak eta sentimenduzkoak. Jakina, ez da saiakera filosofikoa, zine komertziala baizik; entretenigarria eta zirraragarria, hori bai.

Zenbaitek esango du filmea ez dela horren gai larriak behar lukeen bezain zorrotza. Ia hiru ordutan ez duela errudunik nabarmen salatzen. Gehiago dela  borreroak lasaitzeko biktimak erridimitzeko baino.  Behar bada, arrazoi du. Baina zinegintzan inork ez ditu ehun milioi euro gastatzen munduarekin haserretzeko, publikoa erakartzeko baino.

Bai. Australia zinea baino ez da. Mick Jaggerrek esango lukeen bezala: “Zinea besterik ez da, baina gustatzen zait”. Eta neri, gustatu gustatu, filme honetako Nicole Kidman inoiz baino gehiago, sekuentziarik atzenenetik atzenenera batez ere. Matazaren barnean, berriz, hasi eta buka, Nullah.

 Brandon Walters, Nullah

 

Amatiño 2008/12/27
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal

Azken erantzunak
Nahi eta ezin Amatiño, 2012/02/09
tentaldixa oier g, 2012/02/09
Datu hauen zama Jaime, 2012/02/07
Krisialdia Jaime, 2012/02/06
Ez destak denborarik emon Amatiño, 2012/02/04