Amatiño
Doako autopistaren demagogia
Urtebete baino ez da oraindik, zenbaitek doako autopista aldarrikatzen zuena. Aurrerantzean, berriz, autopista ez direnak ere ordainduko omen ditugu. Albiste ona ala txarra ote?
Hainbatek uste du autopistarik ez kobratzea aurrerakoia dela. Nik alderantziz uste dut, ostera. Gaur eta hemen, doako autopista aldarrikatzea demagogia da eta dabilenari kobratzea, aldiz, egokia eta zuzena. Eta hau naizen honek esan dezake, hilero 3.000 kilometro autopistaz egiten duen honek alegia.
Nik ez dut honez gero seme-alabarik irakaskuntzan, baina gertu nago inoren seme-alaben irakaskuntza nere zergen bitartez ordaintzen laguntzeko.
Ni osasunez dezente ondo nabil, merke samarra natzaio Osakidetzari, baina prest nago nere zergez inoren osasunik ezaren gastuak arintzeko.
Baina nik 3.000 kilometro egiten ditut hilero euskal autopistetan zehar eta prest nago ordaintzen jarraitzeko. Hala ere, norbaitek autopista ordaindu nahi baldin badit, ez diot kontrakorik egingo. Eskerrik asko. Baina ez behintzat esan progresiaren izenean denik. Hori demagogia hutsa da.
Utikan gero konplejoak. Ongizate sozialaren izenean aldarrikatzen dizkiguten eskakizun guztiak ez dira sozialak, batere erantzukizun sozialik eta politikorik ez dutenen politikakeria baino.
Goiz kronika. Euskadi Irratia. 2008ko abenduaren 16an.

Autopista eta hezkuntza ez dira gauza bera
Doan izango bazan jente gehixok erabiliko zeban, kolapsau eingo zan... hori doan ez izatiaren aldeko argumentuak dia.
Gaur egun obretan dabiz, A-8xa anpliatzen. Horrek gastu bat daka ados, baina ziur gaur arte ataratako diru danakin pagau ahalko zala.
Nik 3 urte daramat kotxiakin baina ez dot autopista askorik erabili, beraz ez dakat iritzi solidorik gai honeri buruz, ez desta askorikan afektatzen.
Hiru milla gitxiegi ete?
Zeida aldea orduan?
Batzuk bai beste batzuk ez?
Ez nok kejatuko
Ulertzea besterik ez
Autopista
Bestalde, aurrerakoia da erabiltzen duenak ordaintzea, baina erabiltzen duen zerbitzuak ordaintzaeko. Hau da, nik autopista ordaintzen badut erabil dezatela dirua auropista ordaintzeko eta ez hezkuntza eta osasuna ordaintzeko. Hau da, nik ere ez ditut osasun arazo handiegirik eta ados nago besteei ordaintzeko, baina guztiok ordaindu behar dugun zerga izan behar du eta ez autopistazaleek. "Estrategikoak" diren zerbitzuen gastuak guztiei atxikiritutako zergetatik irten behar dutela iruditzen zait eta ez batzuei bakarrik. Hare gehiago, zergen distribuzioan parte hartu nahiko nuke, adibidez, %80 Diputazioak bana(erabaki) dezala, baina beste %20ren nondik norakoa nik erabaki nahiko nuke, hau da, osasunera, kulturara, hezkuntzara, etabar ... bideratzeko ahalmena eduki nahiko nuke (Eliza edo Gurutze gorriara bideratzen den bezala).
Eta baita ere aurrerakoia da IRPF-aren banatzean, zerga maila gehiago egotea (gehienak gehiago ordaindu), etxe hutsen zergak igo, etxeen IBI-a herriko gastuak ordainteko erabiltzea, kapitalaren mugimenduari zergak jartzea, sektore produktiboetan inbertitzen dituzten kapitalei bajatzea eta finantz sektoretan dabilen kapitalari igotzea, errentei ere zergak igotzea, eta beste mila gauza. Eta horretan, alderdikide, ez gara bat ere aurrerakoiak !!!
Ustea ez da jakitea