Hemen zaude: Hasiera Blogak Amatiño Artxiboa 2008 Azaroa 18 Itxaropena ala hipokresia ote?
Dokumentu Akzioak

Amatiño

Itxaropena ala hipokresia ote?

Espainiako Energia Batzordeak esan du argindarraren diru-zorra kitatzeko argiaren faktura ehunetik hogeita hamaika igo beharko dela. Gobernuak erantzun du, ostera, hori egitea astakeria hutsa litzatekeela. Behar bada, biek dute arrazoi. Segurutik astakeria litzateke, bai, argiaren tarifa horrenbeste igotzea, baina horrek ez du esangura gure zorra horrenbestekoa ez denik.

Argiaren fakturarekin pasatzen zaigu, uraren, zakarren edo kale-garbiketaren fakturekin gertatzen zaigunaren antzekoa: alegia, ez dugula kostatzen zaigun guztia ordaintzen. Hau da,  egiazko kostuei ez ikusi  egin eta gure ahalmenen gainetik bizi garela.

Auskalo zergatik ez dugun argia, ura, zakarrak edo kale-garbiketa kostatu bezainbat ordaintzen. Dena den, dirua barra-barra egon denean kostu-prezioa ordaintzeko gauza izan ez bagara, nekez ordainduko dugu, orain,  krisialdian.

Ez dakit nik benetako gastuak ezkutatu behar hau zelan konponduko den baina, bitartean, ez dut nik uste argia, ura edo zakarrak behar baino gutxiago ordaintzea kontsumoa murrizteko edo pedagogia egiteko eskolarik onena denik.

Eta, ez ahaztu --argiaren fakturari dagokionez behintzat-- guk geuk geroko gerotan uzten dugun zorra, geure seme-alabei lagatzen diegun zuloa besterik ez dela. Zergatik ote? Gurea baino etorkizun aberatsagoa opa diegulako ala hipokrita samarrak garelako?

Goiz kronika. Euskadi Irratia, 2008ko azaroaren 18an.

 

Amatiño 2008/11/18

Benetan?

Gari — 2008/11/18 06:04

Ez dugula ordaintzen? Iberdrola eta beste energia enpresak dirua galtzen duten Gobernuz Kanpoko Erakundeak ote dira? eta nork ordaintzen die zulo hori orduan? Estatua baldin bada zulo hori betetzen duena, nik dakidala gu gara estatuari dirua ematen dioguna. Barkatu, baina ez dut ulertzen. Gainera, zaborra eta uraren auzia nik uste dut gai desberdina dela.

Bestalde, urtero ematen dituzten zenbakietan irabazi eta irabazi besterik ez dute egiten energia enpresek. Hau irakurtzea ere interesgarria da: La estafa en los contadores


Bai, bene-benetan.

Amatiño — 2008/11/19 16:55
1- Bai, bene-benetan. 2- Bai, horixe berori, ez dugula kosturik ordaintzen. 3- Nik ez dut esan energia enpresak ONG direnik. Aukera hori zuk asmatu duzu. 4- Gobernu espainiarrak abalatzen du zorra. 5- Baina ez du oraindik mentsa bereganatu, nahiz-ta etengabe metatzen jarraitu. 6- Estatuak azkenean bere gain hartuko balu kontsumitzaileen zorra, horrek ez luke esangura izango erabaki justua eta aurrerakoia litzatekeenik. Kontsumo-gastua hiritarren kontsumoaren edo errentaren arabera zatitzen da, eta hiritar-kopuruaren arabera. 7- Garbi dago ez duzula ulertzen. Hori zuk, ilustratua eta informatua zaren horrek. Atera kontuak besteek... 8- Nik ez dut esan zakarra eta ura argiaren kasu berbera direnik, ez dugula kostua ordaintzen baino. 9- Nik ez du esan energia enpresak dirurik irabazten ez dutenik. Hori zure informaziorik ezaren konklusioa da. 10- Kontadoreen iruzurraz iritzia eman nahi baduzu, aztertu, miatu eta eman, ez inoren linkaz konformatu.

Ez hiritar-kopuruaren arabera

Amatino — 2008/11/19 17:07
Aurreko erantzunean, seigarren puntuan, "eta hiritar-kopuruaren arabera" jartzen duen lekuan, zera behar luke jarri: "eta EZ hiritar-kopuruaren arabera".

Ostiralerako gaia...

Gari — 2008/11/19 18:42
Ba... ostiralean azalpenak gustora entzungo ditut.

Aurretik informatu

Amatiño — 2008/11/20 17:42
Bai, baina... neri Euskadi Irratiak ez dit minutu t´erdi eskatzen inor informatzeko, gizartean dagoen gairen batez nere iritzia emateko baino. Daitekeena, noski, nik guztiz jakintzat eman dezakedan gaiaz hainbat entzulek (edo irakurlek) ezer ez jakitea eta, beraz, ez ulertzea, baina horrek soluzio txarra du. Eta... kontadoreen ustezko iruzurraz informazioa aurkitzeko gauza bide den internauta prestuak zenbat ahalegin egin du argiaren fakturaren mentsaz zertxobait jakiteko? Hain mutil "modelnoa" eta afari zain informatzeko? Ez gara gero askorik aldatu!

Touche!

Gari — 2008/11/20 20:07

Agian alde batetik bakarrik iristen zaizkit berriak, baina ez da izango energia enpresek komunikaziorako aurrekonturik ez dutelako. Agian ez dute azertatzen, ez dakit.

Baina kontutan hartzen dut bronka eta oraintxe jarriko naiz lanean, ahal dudan guztia ikasteko ostiralean galderarik luzatu aurretik. Lasterbiderik bazenu, eskertuko dut.


Arrazoia!

Gari — 2008/11/20 20:36

Amatiño, Arrazoia zuri!

15 minutu nahikoak izan ditut informazio hori aurkitzeko, nahiz eta ez dudan komunikabide nagusienetan horrelakorik aurkitu. Orduan, aurkitu dudanaren arabera, konfirmatzen dut esaten zenuena:

  • Ordaintzen dugun prezioa Europako mediaren %13 txikiagoa omen da
  • Estatuak horregatik konpentsazio bat ordaintzen die energia enpresei.
  • Konpentsazio hau kreditu bidez ordaintzen da, eta interesak ordaintzen ditugu bakarrik, elektrizitate fakturan

Hori horrela izanda, ados nago esaten dituzunekin eta barkatu nere petralkeria. Hala ere:

  • Gauza bat azaldu beharrean loturak ematea oso arrunta da nire sareko bizitzan. Batzutan azaltzen luzeegia delako, bestetan erantzuten aspertuta gaudelako.
  • Ez dakit zertara datorren ni "ilustratua eta informatua" naizen hori. Nik ez natzaizu atake pertsonalekin etorri. Agian zazpiki bat izango naiz, zer egingo diogu, denok daukagu zerbait.

Errata

Gari — 2008/11/20 20:37
Noski, "ni ez natzaizu" esan nahi nuen, eta ez "nik".

Ilustratua eta informatua

Amatiño — 2008/11/25 23:16
Barkatu. Ez naiz aspaldian sartu eta, esate baterako, afari-egunean ez nenkien zure erantzunen berri. Eskerrik asko. Hala ere, "ilustratu eta informatu"tzat jo zintudanean ez nuen zu erasotu nahi, ironia apurtxoaz gure egoera definitu baizik. Hemen denok gara, gutxi zein asko, ilustratuak eta informatuak. Zu eta biok bai behintzat. Eta ez dut uste lotsatu beharrik daukagunik.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal

Azken erantzunak
Palestina. Ioannes Xabier, 2009/01/03
Ustea ez da jakitea Amatiño, 2008/12/27
Autopista Txintxilo, 2008/12/24
Ulertzea besterik ez ramon, 2008/12/23
Ez nok kejatuko Amatiño, 2008/12/23