Hemen zaude: Hasiera Blogak Amatiño Artxiboa 2008 Iraila 24 Normalak…
Dokumentu Akzioak

Amatiño

Normalak…

Jaime Rosales: “He construido un personaje verosímil. Juega con niños, compra discos y echa un polvo… El terrorista es una persona normal, y en toda persona normal existe un monstruo, más en los hombres que en las mujeres”. Alegia, denok normal samarrak bide gara eta, aukeran, monstruo-arrisku gehiago omen gizonetan, emakumetan baino... Nahiz eta emakumea terrorista izan?

Zalantzarik ez gero ETAkoak normalak direna. Horretarako ez zegoen filmerik egin beharrik. Terroristak ez dira buru bikoak, ezta eroak ere. Bi buru balituzte zirkoan amaituko lukete eta eroak balira, zoroetxean. Baina ez batean eta ez bestean, espetxean  nahi ditugu.

ETAkoak normalak direna betidanik jakin izan dugu. Umezale dirateke, diskoak erosten dituzte eta larrua jotzen dute. Normalak dira, jakina, ustelak, iruzurgileak, xenofoboak, pederastak edo matxistak normalak izan ohi diren bezalaxe. Kolonbiako karteletako narkotrafikatzaileek zein Siziliako mafiosoek familia dute biziki maite eta naziak gai izan ziren juduez egindako xaboiaz euren seme-alaba kuttunak laztankiro ikuzteko. Normalak ezezik, abertzaleak, kultoak, sentikorrak, zorrotzak, txukunak eta maitagarriak ere izan ziren.

Jaime Rosalesek ordu t´erdiko filme mutua egin du. Aukera bat da, bere aukera, baina hitzaren informazioa ukatu du. Ausardia ote ala ausardiarik eza?

Oraindik ere zenbaitek modernotzat jotzen du harako esaera zaharra: Hobe irudi bakarra, mila hitz baino. Hitzak ugari eta irudiak urri ziren garaietako atsotitza da hori. Baina irudiak lar eta hitzak gar bihurtu zaizkigun honetan, Bernardo Atxagari aitortu beharko arrazoia, barrena hamabi urte joan baitira hitzaren indarra aldarrikatu zuenetik hona.  

  Un tiro en la cabeza

Amatiño 2008/09/24
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal

Azken erantzunak
areizaga inazio arregi, 2012/05/22
Ez duzu ezer ulertu Amatiño, 2012/05/20
enpresaririk eza Joxemi, 2012/05/19
Edade kontua ez Tre., 2012/05/18
tilin oier g, 2012/04/30