Hemen zaude: Hasiera Blogak Amatiño Artxiboa 2008 Iraila 14 Progresio geometrikoa
Dokumentu Akzioak

Amatiño

Progresio geometrikoa

Berak oraindik ez dakien arren, bihar, irailak 15, benetan egun handia izango da gure etxeko nagusiarentzat, aurrenengo aldiz eskolara joango baita urte bi kunplituko dituen egun berean.

Nik bost (edo sei? irailekoa naiz-eta…) urte nituen Untzagako Madre Rosa Maria Madrazo estreinako ezagutu nuenean. Artean ez nenkien erdaraz eta negar egin nuen, baina sikera berba egiteko gauza nintzen, euskaraz besterik ez zen arren.

Ikastolako lehen egunean, Malen Gesalaga Aranberrik fardel handia eramango du hankartean eta 120 hitzen altxortxoa baino ez buruan.

Hogeita hiru hilabete behar izan zituen gure Malenek lehen laurogei hitzak ikasteko eta ia berrogeita hamar beraganatu ditu azken hilabete honetan. Progresio geometrikoa edo, segurutik.

Inork ba al daki zein adinetan amaitzen den progresio geometrikoa? Ni ez naiz gogoratzen. Honez gero, aritmetikoaz jarraitu ahal izatea ere oraintxe bertan sinatuko nuke.

Malenen berba-multzoa

Hona, ohiko moldez, Malenek orain dela hilabate esaten zituen hitzak eta, ondoren, beltzez, hilabete honetan ikasitakoak.

Aditzak.

Api (jaiki). Apurtu. Aupa (jaso). Hartu. Etori (etorri). Kantzi (jantzi). Kendu. Ñan (jan). Sato (salto egin). Txalo (txalotu).

Beira (begira). Bota. Epiti (ipini). Itxi. Lapurtu (katu beltzak Kasmeloni egiten diona). Lolo (lo egin). Sartu. Urten. Zabaldu.

Jan-edanak

Aua (ura). Araiña (arraina). Buur (yogurra). Koko (txokolatea). Ogia. Txitxia (okela). Tita (galleta).

Gaztaia. Matta (mahatsa). Papa (patata). Pasta. Ura.

Senideak

Aita/aitato. Ama. Aittitta. Amama.

Aitatxo. Amatxo.

Lagunak

Abie (Xabier). Ako (Urko). Ane. Ana. Ate (Ander). Bon (Ibon). Burre (Idurre). Iane (tia Ane). Malen. Mami (Mikeldi). Nai (Unai). Nene (Irene). On (Jon).

Elene. Markel.

Animaliak

Apopo (hipopotamoa). Araiña (arraina). Ata (artza). Buaubuau (txakurra) Koko (kokodriloa). Mia (katua). Pipi (txoria).

Erlia. Eulia. Igela. Katua. Ottua (otsoa). Txiuria (txindurria).

Hainbat

Aboia (abioia). Amoia (kamioia). Argia. Haria (harea). Harria. Gol (baloia). Kaka. Makiña (Debabarrenaren kale-garbigailua). Mamaua (mantekadoa). Miñ. Tata (zapata). Tete (txupetea). Txii (txiza).

Berdia. Bonia (bozinia). Etxetto (etxea). Farolia. Gorria. Hagiña. Haundia. Hotza. Iburua (liburua). Mordua (asko). Nino (anbulantzia). Nona (gizona). Ipotxa. Obera (errobera). Pa (laztana). Pitita (pegatina). Potzua. Sorgiña. Ura. Urdiña. Txikia. Zikiña.

Esaldiak

Abe (a ver).  Agur. Aki (hemen). Alli (han). Apapa (kanpoan/kanpora). Hamen (hemen). Han. Hau. Bai. Bat (bi, hiru, lau, bos, sei, zapi, koki eta… hamar). Bapo (amaitu da). Ni. No (ez). Ako (asko). Kasko (eskerrik asko).

Beste bat. Ez. Ez daki (ez dakit). Ez da guria (ezin da hartu). Eztao (ez dago/ez dagoz). Hamentxe.

Kopinak

Api (Epi). Kaillu (Caillou). Kity. Maia (erlea). Mini (Mickey Mouse). Pi (Pirritx). Po (Porrotx). Pipo (Pintxo).

Ioin (Piolin). Miki (Mickey Mouse). 

Progresio geometrikoa

                                                      

 

 

 

 

Zer esango ote luke, astelehenekoa baleki?

 

 

Amatiño 2008/09/14
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal

Azken erantzunak
areizaga inazio arregi, 2012/05/22
Ez duzu ezer ulertu Amatiño, 2012/05/20
enpresaririk eza Joxemi, 2012/05/19
Edade kontua ez Tre., 2012/05/18
tilin oier g, 2012/04/30