Hemen zaude: Hasiera Blogak Amatiño Artxiboa 2008 Abuztua 30 Txomin Amasorrain: 1908-2008
Dokumentu Akzioak

Amatiño

Txomin Amasorrain: 1908-2008

Euxebi alarguna tarteko, benetan jendetza handia bildu zen atzo Bergarako Aroztegi aretoan, Txomin Amasorrain jaio zeneko mendeurrena ospatzeko bere senideek eta lagunek antolatutako erakusketan. Sekulako erakusketa gero. Nik behintzat ez nenkien gure Txomin hain argazkilari on eta erretratuzale amorratu zenik.

Lau mila argazki eta hamar ordu inguruko pelikulen altxorra utzi zigun Amasorrainek eta horietako aukera txikia da Denbora eta espazio baten testigantza deritzan erakusketan laburbildu dena.

Denetariko argazkiak: familia, seme-alabak, lagunak, jaiak, dantza-taldeak, orduko zenbait gertakari eta istripu. Apartekoak gero orduko Bergararen berri ematen dutenak, Zubiaurre auzoa, San Antonio, Ozaeta, neska-mutikoak Deba ibaian bainatzen…  Eta argazki guztien artean nik neuk bat aukeratzekotan, “Euxebiren lan tresnak”. Nolabaiteko bodegoi bat, emaztearen titarea eta harila. Horretara, azgazkilari ona ezezik, senar maitakor, guraso prestu, lagunen lagun, berri-emaile bizkor, bere garaiaren lekuko eta artista punttu eta guztiko teknikaria.

Argazkiez gainera, erakusketan ikusi ahal dira bere argazki-makinak (Leyca?), fotometroa, hamasei milimetroko  “tomabistasa”, zine-proiektorea, filmeak elkarren ondotik lotzeko edo editatzeko tramankulu aproposa… 1960 hamarkadako top-teknologia.

Ezin aipatzeke utzi, berriz, erakusketa berean biltzen den Ernai antzerki taldearen ibilbidea (1966-1969), ezta euskal aditz-paradigmak adierazteko metro karratu inguruko taula fisikoa ere. Zail gero hitz soilez azaltzea eta ulertaraztea. Joan eta ikusi. Nonahi delarik, Txominek eskertuko dizu.

Txomin
 
Amatiño 2008/08/30

Txomin Erakusketa

ramon amasorrain — 2008/09/11 09:31
Kaixo Amatiño.
Irakurri dut zure blogean gure aitaren erakusketari buruz egindako azalpena.
Ikusten dut interesgarria egin zitzaizula antolatu dugun erakusketa.
Idatzi honen bidez eskerrak ematera gatoz, neu ete nere anaiak, zure parte-hartzeagatik bai liburuan azaltzen den artikuluakin eta baita ere egun berean gure partaide izan ziñelako.
Agur ba eta beste bat arte.
Ramon, Juan Jesús eta Joxe Anjel

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal

Azken erantzunak
areizaga inazio arregi, 2012/05/22
Ez duzu ezer ulertu Amatiño, 2012/05/20
enpresaririk eza Joxemi, 2012/05/19
Edade kontua ez Tre., 2012/05/18
tilin oier g, 2012/04/30