Hemen zaude: Hasiera Blogak Amatiño Artxiboa 2008 Abuztua 17 Urte biko haurraren hiztegia
Dokumentu Akzioak

Amatiño

Urte biko haurraren hiztegia

Ekonomiak eta erraztasunak dezente baldintzatzen omen dute hizkuntzaren erabilpena. Seguru egia dena. Nere bilobarik zaharrenari entzun besterik ez dago. Oraindik 23 hilabete baino ez ditu eta harrigarri gero zein hitz urriz konpontzen den nahi duena adierazteko eta zein ondo dakien erraztasunaren araberako hitz-aukera egiten.

Erarik errazena asmatu behar hori arlo bitan nabarmentzen da batez ere. Batetik, a- hizkiaren aldeko postura nabarmena eta, bestetik, elebitasunaren bidegurutzean beti ere hitzik errazenaren aukera. Errazago nonbait “Ako” edo “apopo”, “Urko” eta hipototamo” baino; “aua”, “ura” baino eta “no”, “ez” baino.

Hona besteak beste, munduan barrena konpontzeko oraingoz erabiltzen dituen laurogei inguru hitzak:

Aditzak

Hartu. Apurtu. Api (jaiki). Aupa (jaso). Etori (etorri). Kantzi (jantzi). Kendu. Ñan (jan). Sato (salto egin). Txalo (txalotu).

Jan-edanak

Aua (ura). Araiña (arraina). Koko (txokolatea). Ogia. Txitxia (okela). Buur (yogurra). Tita (galleta).

Senideak

Aita/aitato. Ama. Aittitta. Amama.

Lagunak

Abie (Xabier). Ako (Urko). Ate (Ander). Ane. Ana. Bon (Ibon). Burre (Idurre). Iane (tia Ane). On (Jon). Malen. Mami (Mikeldi). Nai (Unai). Nene (Irene).

Animaliak

Apopo (hipopotamoa). Ata (artza). Araiña (arraina). Buaubuau (txakurra). Mia (katua). Pipi (txoria). Koko (kokodriloa).

Hainbat

Aboia (abioia). Amoia (kamioia). Argia. Haria (harea). Harria. Gol (baloia). Kaka. Makiña (Debabarrenaren kale-garbigailua). Mamaua (mantekadoa). Miñ. Txii (txiza). Tata (zapata). Tete (txupetea).

Esaldiak

Abe (a ver).  Agur. Aki (hemen). Alli (han). Apapa (kanpoan/kanpora). Hamen (hemen)

Han. Hau. Bai. Bat (bi, hiru, lau, bos, sei, zapi, koki eta… hamar). Bapo (amaitu da). Ni. No (ez). Ako (asko). Kasko (eskerrik asko).

Kopinak

Api (Epi). Kaillu (Caillou). Kity. Pi (Pirritx). Po (Porrotx). Pipo (Pintxo). Maia (erlea). Mini (Mickey Mouse).

Malen

 

 

 

 

 

Malen, Debako San Roke egunean

 

 

 

 

 

 

 

Amatiño 2008/08/17

Zerrenda politta

asier — 2008/08/26 11:49
Zerrenda politta batu dozu. Geuk be egin genduan, lehelengo Maddikin (http://eibar.org/blogak/sarasua/archive/2005/03/13/80) eta gero Manexekin (http://eibar.org/blogak/sarasua/archive/2007/08/07/231). Neskak azkarraguak dira :-) "AUA" (ura) horrekin zalantzan ibili naiz beti. Erderian eragina da? Seguru? Izan leike, jakiña, baina ez dakat hain garbi. Izan be "agua" zailagua da "ua" baino. "ua" berbian aldaera bat be izan leike "aua". Ezagutzen ditturazen ume gehixenak esaten dabe "aua", "ua" be esan arren.

Apopo

Amatiño — 2008/08/26 18:18
Bai, behar bada, hik diñuan moduan, "aua" ez dok erderian eragina. Izan be, "hipopotamo" adierazteko "apopo" esaten dauanak ez jok erderian eraginik bihar "ura"ri "aua" esateko.

Bapo

Josu — 2008/08/31 20:49
Umea hitz horiek esaten imaginatzen ari nintzen eta, bukaeran... bapo! Zure bilobaren lehen hiztegian egon behar zuen, noski!

Minnie Mouse

markos zapiain — 2008/09/01 10:29
Amatiño, seguru "Mickey" esan guran dioela "Mini"? Litekeena da Minnie Mouse bere kabuz ezagutu izana eta Mickey ikustean Minniez oroitzea. "K" beharrean "n" ez du beste inon erabiltzen. Uste dut ume guztiek dutela P T eta K herskariak erabiltzeko joera, Malenengan ere nabarmena: zortzi barik koki, jantzi> kantzi, koko...

Mickey Mouse

Amatiño — 2008/09/01 15:51
Batere zalantzarik gabe, Mickey ikusten duenean "Mini" esaten du. Auskalo zergatik, behar bada bereizten ez dituelako, biak bat iruditzen zaizkiolako. Baina egia ere bada beretzat bietarik ezagunena eta usuena Mickey dela, eta ez Minnie. Horixe berberori galdetu nion bere amari eta...

Mami

Ana — 2008/09/02 17:02
Mikeldi adierazteko "Mami" esaten badu, zergatik Mickey adierazteko ez du "Mini" esan behar?

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal

Azken erantzunak
areizaga inazio arregi, 2012/05/22
Ez duzu ezer ulertu Amatiño, 2012/05/20
enpresaririk eza Joxemi, 2012/05/19
Edade kontua ez Tre., 2012/05/18
tilin oier g, 2012/04/30