Amatiño
Lobbyak
Europar Batasunak lobby-erregistroa ireki du, euren onurak defenditzeko erakundeekin harremanetan hasi nahi duten enpresek, sektoreek eta interes-taldeek izena eman dezaten. Europako Batzordeak Jokabide Kodea jarri du indarrean, lege-testuetan eragin nahi duten presio-taldeek oneski eta gardentasunez jokatu dezaten.
Tradizioz, lobbyen presio-sistema iparramerikarra da eta, oraintsu arte behintzat, Europan ospe onik izan ez duen arren, Estatu Batuetako lehen arauak 1876 urtekoak dira. Lobbyen presio-ahalmena hiritarrek duten oinarri-oinarrizko eskubide zibilean datza.
Duela hogeitaka urte, Washingtongo Kapitolioan aritu nintzen Estatu Batuetako lobby sistema aztertzen eta, eurentzat ezin logikoago zen jokamolde etikoa nekez ulertzen nuenez gero, kongresista batek bota zidan: Barkatu baina, ni naiz batere ulertzen ez dizudana. Europako politikagintzan lobbyrik ez baldin bada, zelan konpontzen zarete?
Europar tradizioak ez du ontzat eman izan interes pribatuak defenditzeko politikarien erabakiak baldintzatu nahia. Ipar Ameriketan, ostera, inork ez du ukatzen edozein hiritarrek agintarien zein herri-ordezkarien aurrean bere interes partikularrak artez arte defenditzeko duen jatorrizko eskubidea. Uste osoa dute gainera, horrela behar duela izan. Baldintza bakarra zera da: aldez aurretik nor-nori-nork-zer-zelan zehaztea, agerian saiatzea eta gardentasunez jokatzea.
Hala ere, ezin esan gero lobbyen kontua zeharo berria denik Europako Batasunean. Washington baldin bada munduko lobbygunerik handiena, bigarrena Brusela omen, azken urteotan. Honez gero 15.000 lagun ari dira 4.000 lobbytan banatuak. Eta denetarikoetan, industria, nekazari, emakume nahiz ONG-lobbyetan.
Deia, 2009-06-30

http://oikoumene.nireblog.com
eibar.org-en zalantza esistentziala
Think Tank
Eskerrak ez den demokratikoa
Tankeak