Hemen zaude: Hasiera Blogak Amatiño Artxiboa 2008 Ekaina 08 Padura
Dokumentu Akzioak

Amatiño

Padura

Getxoko Fadura auzoa urez gainezka telebistan ikusten ari nintzela pentsatu nuen zenbatek ote dakien zer esangura duen “fadura” izenak. Batek daki euskaldunok memoria historikorik ote dugun, baina zalantzarik ez urak –ibaia nahiz itsasoa izan— ahaztu ezinezko memoria duela. Atzo bertan, berriro.

Segurutik atzoko zein aurreko asteburuko uholdea sufritu duten hiritarrek guztion elkartasuna eta erakundeen lagunza behar eta merezi izango dute, baina holakorik batere ukatu gabe, egia ere bada gu guztiok, egungo gizartea osatzen dugun guztiok, hausnarketa apurren bat ere egin beharko genukeela lantzean behin.

Gizarte elbarritu samarra gero gurea. Ez dakigu urtaroak aldatzen direnik ere komunikabideek abisatu arte, eta zain egon izaten gara noiz irratiak esango berokia jantzi edo aterkina hartzeko.  Gure aitita-amamak gauza ziren atarira irten, muturra okertu, biharamuneko eguraldi-aldaketa bezperatik sumatu eta behiak denboraz kortatik ateratzeko. Gu ez gara, ostera, autoa garajetik ateratzeko gauza norbaitek telefonoz deitu arte.

Inoren kasutan sartu beharrik gabe, nik neuk daukat garajea maila freatikoaren azpitik eta, gauren batean, nahi baino euri gehiago egingo du, ur-ponpak ez du funtzionatuko, ez dut  irratirik entzungo  eta uholdeak telebista ikusten harrapatuko nau, euri-jasak leihoa zakar asko jotzen duen bitartean. Hori bai, errua Administrazioarena izango da.

Jakinekoa zera da: gehienok paduran, erreka-bazterrean edo mendi-sotoan bizi garena. Erdiaroko bideak oraingoak baino berrehun metro altuago zihoazen, maldan gora badaezpada ere. Ez dira urak gureganatu direnak. Gu geu gara uraren esparrura jaitsi garenok.

Deia, 2008.06.09

  Gobela ibaia eta padura, gaur egun.

Amatiño 2008/06/08
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal

Azken erantzunak
Ez duzu ezer ulertu Amatiño, 2012/05/20
enpresaririk eza Joxemi, 2012/05/19
Edade kontua ez Tre., 2012/05/18
tilin oier g, 2012/04/30
Arabako euskara Jaime, 2012/04/27