Hemen zaude: Hasiera Blogak Amatiño Artxiboa 2008 Otsaila 15 Schopenhauerren trikuak
Dokumentu Akzioak

Amatiño

Schopenhauerren trikuak

Schopenhauer pentsalariari jaramonik egingo badiogu, negu gorriko gau ilunean bildu omen zen, hotzez dardaraz, triku taldea basoan. Berotu beharraren beharrez, elkarren ondoan estu asko jarri omen ziren, batak bestea epeldu gurarik edo. Baina, trikuok dituzten eztenen eraginez, zenbat eta elkarren hurrago hainbat eta elkarri zizta gehiago, zirika hasi eta odoletan amaitu arte.

Ez zen nonbait giro. Elkarrengandik aldendu eta hoztu, elkarrengana bildu eta zauritu... Jira eta buelta, arre eta so, harat-honat zirri-mirritan, azkenean trikuek ikasi zuten distantziarik komenigarriena neurtzen eta egokitzen. Elkar berotzeko bezain gertu, baina ez elkarri eztenik sartzeko bezain estu. Norberaren askatasuna segurtatzeko bezain zurrun, baina ez guztion elkartasuna eragozteko bezain urrun. Honela, Schopenhauerren ustez, trikuek asmatu omen zuten elkarbizitza zertan den.

Ez dut nik Schopenhauer tronpatu zenik esango baina, gure inguruan behintzat,  adibideak gehiago balio du animalien sena adierazteko, pertsonen jokabidea ulertarazteko baino. Ezin esan bederen, zirika hasi eta odoletan amaitzeari utzi diogunik.

Argia, 2008Trikua.02.17

       Arthur Schopenhauer eta trikua

Amatiño 2008/02/15
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal

Azken erantzunak
Ez duzu ezer ulertu Amatiño, 2012/05/20
enpresaririk eza Joxemi, 2012/05/19
Edade kontua ez Tre., 2012/05/18
tilin oier g, 2012/04/30
Arabako euskara Jaime, 2012/04/27