Hemen zaude: Hasiera Blogak Amatiño Artxiboa 2007 Abendua 21 Botila erdi betea
Dokumentu Akzioak

Amatiño

Botila erdi betea

Xabier Azanza, Nafarroako Ikastolen lehendakaria, Euskararen Nafar Institutuaren hurrengo zuzendaria izango da. Inork ez du zalantzan jartzen Azanza jaunaren euskaltzaletasuna eta, dirudienez, nafar guztiek dakite ez dela UPNkoa. Orduan, zer egin dezake Azanza euskaltzaleak euskararen kontrako horren nabarmena den UPNren agintepean?

Betikoa. Zenbaitek esango du Nafarroako baldintzetan ez dagoela euskararen  alde ezer egiterik, bertako Euskararen Legea aldatzen ez den artean alferrik dela ezertan hastea. UPNri jokoa egitea besterik ez dela, eta euskal hiztegi sasi-iraultzailea erabiliez gero: kolaborazionismo hutsa.

Beste zenbaitek esango du, ostera, edozein euskaltzale Euskararen Nafar Institutuaren zuzendari jartzea berez dela, besterik gabe, aurrerabidea. UPNek erabaki hori hartu behar izana Nafarroako euskaltzale guztien garaipena dela. Eta, txarrenean ere, nor euskaltzalea baino egokiagorik Legerik ziztrinenari jariorik naroena ateratzeko?

Botilla erdi betea ala erdi hutsa. Filosofia biak oso sustraituak daude gurean. Sustraituak eta kontrajarriak. Zenbait beti gertu, aukerarik murritzenaz baliatzeko. Beste hainbat  beti prest, “zenbat eta txartoago hobe” leloa aldarrikatzeko

Manuel Irujo nafarrari galdetu genion behin kazetariok ia zer arraio egiten zuten jeltzaleek nazioarteko batzarretan, Ipar Ameriketako Estatu Batuek frankismoa bedeinkatzen zuten garai ilunetan. Eta Lizarrako semeak erantzun: “Egin egin, nahi genuen baino gutxiago, baina egon egin behar genuen”.

Goiz kronika. Euskadi Irratia, 2007-12-18

Amatiño 2007/12/21
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal

Azken erantzunak
Ez duzu ezer ulertu Amatiño, 2012/05/20
enpresaririk eza Joxemi, 2012/05/19
Edade kontua ez Tre., 2012/05/18
tilin oier g, 2012/04/30
Arabako euskara Jaime, 2012/04/27