Hemen zaude: Hasiera Blogak Amatiño Artxiboa 2007 Abendua 04 Nafar Serbia
Dokumentu Akzioak

Amatiño

Nafar Serbia

Batek daki gero, Kosovok independentziarik lortuko ote duen hurrengo egunetan. Baina, zer gerta ere, independentziarik lortzekotan, ez da behintzat eskubide historikoengatik izango, independentziazaleek hauteskundeak irabazi dituztelako baino.

Ez dakit independentzia aldarrikatzerakoan zeintzuk izan ote daitezkeen argudiorik sendoenak. Baina ez dut uste eskubide historikoak arrazoi demokratikoak baino garrantzitsuagoak direnik.

Behar bada Melilla marokoarra da, historiari hola zor zaiolako. Baina, orduan, zergatik ez Gibraltar espainiarra? Edo alderantziz, Gibraltar britainiarra baldin bada biztanleek hala nahi dutelako... zergatik ez Melilla espainiarra?

Eta zer esan Ipar Irlanda, Quebec edo Nafarroaren kasuetan? Zerk agintzen du? Historiak ala demokraziak? Esate baterako, Quebec-en eskubideak ez dira historian oinarritzen, gaur egungo biztanleen nahian baizik. Eta, horretara, Iparraldearen edo Nafarroaren eskubideek zertan oinarritu beharko lukete? Historian ala gaur egungo biztanleen borondatean?

Izan ere, euskaldunok eskubideak aipatzen ditugunean... zertaz ari gara? Gu jaio aurreko eskubideez ala orain bizi garenok nahi dugunaz? Eta, nor dira eskubideen jabe, lurraldeak ala pertsonak? Ba al dago mapa geografikoaren defentsa tiroz egiterik, bertako hiritarren borondate politikoaren kontra?

Dena den, Kosovo aipatu eta zenbaiti euskal independentziaren bonbilla piztu egiten zaio. Baina, Kosovo ez al da ba Serbiarentzat, Euskadirentzat Nafarroa den bezainbat?

amat 2007/12/04
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal

Azken erantzunak
Nahi eta ezin Amatiño, 2012/02/09
tentaldixa oier g, 2012/02/09
Datu hauen zama Jaime, 2012/02/07
Krisialdia Jaime, 2012/02/06
Ez destak denborarik emon Amatiño, 2012/02/04