Hemen zaude: Hasiera Blogak Amatiño Artxiboa 2007 Iraila 17 Olandresen ibarra
Dokumentu Akzioak

Amatiño

Olandresen ibarra

Julio Caro Baroja historilariak esana da: "Euskal Herriak garai oparoak bizi izan ditu itsasora begira jarri denetan eta krisialdi latzak, aldiz, bizkar eman dionean". Zalantzarik ez gero Don Juliok pozarren hartuko lukeela datorren astetik aurrera irekiko den Bilbo eta Brujasen arteko itsas-autopista.

Flandria eta Euskal Herriaren arteko harremanak ez dira bart gauekoak. Euskal merkataritzak Bilboko Kontsulatua izan zuen zabalik hainbat mendetan. Baita Bizkaiko Etxea ireki ere. Oraindik ere Bizkayers Plaatz izeneko enparantza dago gaur egungo Brujasen bertan, munduan zehar euskaldun guztiak bizkaitartzat hartzen gintuzten garai haien gogoangarri.

Kanta zaharrak ere Euskal Herriko eta Flandriako itsas-harreman haien lekuko dira. Nork ez du gero noizbait kantatu:

Jeiki, jeiki etxekoak,
argia da zabala,
argia da zabala!
Itsasotik mintzatzen da
zilarrezko tronpeta.
Baita ere ikaratzen
olandresen ibarra,
olandresen ibarra!

Olandresak... holandarrak eta flandriarrak aldi berean adierazteko euskal hitz hibridoa, Holanda eta Flandria XVI. mendean elkarrengandik banatu baino lehenagokoa. Segurutik, euskaldunok ez dugu gehiago balearik hartuko. Behar bada, ez gara gehiago korsario edo pirata izango. Auskalo arrantzale soil izaten ere jarraitzerik izango ote dugun... Baina, edozein modutan, itsasoak hor aurrean dirau. Eta Julio Caro Barojak sumatu bezala... ez nonbait alferrik¡

amat 2007/09/17
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal

Azken erantzunak
Ez duzu ezer ulertu Amatiño, 2012/05/20
enpresaririk eza Joxemi, 2012/05/19
Edade kontua ez Tre., 2012/05/18
tilin oier g, 2012/04/30
Arabako euskara Jaime, 2012/04/27