Hemen zaude: Hasiera Blogak Amatiño Artxiboa 2006 Abendua 12 Xabier Lete
Dokumentu Akzioak

Amatiño

Xabier Lete

Durangoko azokan aurkeztutako liburuen artean bat aukeratzekotan, Xabier Leteren azkena aukeratu nahi dut eta, bide batez, zuri, Goiz Kronikaren entzule, liburuak dakarren hitzaurrea irakurri dezazun gomendatu, bertan aurkituko duzu-ta Xabier Leterik benetakoena eta hunkigarriena.

Eta hiri berriz, Xabier, ez zekiat zer arraio esan. Egia esan, ez zekiat eskerrak eman haizena haizelako ala, errieta egin, hire burua horren estu hartzen dualako. Barka nazak Xabier, baina nik ez diat inondik ere uste, hi heu --hire buruari diotsan moduan-- saiatu arren asmatu ez duen gizona haizenik. Ez, Xabier, hi ez haiz asmatu ez duan gizona. Hik asmatu egin duk. Kostata behar bada, baina asmatu; hainbat ahaleginen ondotik ziurrenik baina, azkenean, asmatu.

Bai, Xabier, hik asmatu egin huen orain berrogei urte Ez dok amairu taldea sortzen aritu hintzenean. Asmatu gero, bertsolarien esamolde zuzenaz baliatzea erabaki huenean. Asmatu, bai, sinbologia amesgarri eta argudio arrazionalen artean esperientzia haragituaren aukera egiteko orduan. Asmatu, noski, filosofia guztien gainetik egiazko gertakariei aurre egitea erabakitzerakoan. Asmatu, eta bete-betean asmatu gainera, bizitza zorabiatuaren azken bihurgunean solidaritatea, konplizitatea eta errukia ere aurkitzeko gauza izan haizenean.

Bai, Xabier, jaioko dituk bai berriak eta Urepeleko artzainarenak kantatzen jarraituko ditek, belaunaldiz belaunaldi, hire ezpaletik eta hire bihotzetik.

Ez Xabier, hik ez duk zorrik, hik ez duk inoren erredentziorik behar. Gu gatzaizkik zordun, gu gaudek ordaindu beharretan. Maite haugu Xabier. Entzun beharra al huen? Hona ba, hitzez hitz, esana.

Goiz kronika - Euskadi Irratia

amat 2006/12/12
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal

Azken erantzunak
Nahi eta ezin Amatiño, 2012/02/09
tentaldixa oier g, 2012/02/09
Datu hauen zama Jaime, 2012/02/07
Krisialdia Jaime, 2012/02/06
Ez destak denborarik emon Amatiño, 2012/02/04