Hemen zaude: Hasiera Blogak Amatiño Artxiboa 2006 Iraila 12 Alderdiak zertan bat etorri
Dokumentu Akzioak

Amatiño

Alderdiak zertan bat etorri

Zenbat buru hainbat aburu, zenbat alderdi hainbat proposamen. Egunak joan eta egunak etorri, urteak daramatzagu normalizazio politikoaz alderdien arteko iritzi ezberdinak nabarmentzen. Honez gero, kontua ez da, ordea, alderdiak zertan ez datozen bat gogoratzea, zertaz etorri daitezkeen bat jakitea baino. Eta zerrenda hau ez da hain luzea.

Nere iritziz --eta iritzi berekoa ez denak esan dezala--, euskal hiritarrik gehienak ordezkatzen dituzten alderdirik gehienek uste dute, lehen eta behingoz, Iparraldeak, Nafarroak eta Euskal Erkidegoak hiru egoera eta erritmo politiko ezberdin dituztela. Iparraldekoen helburua Euskal Departamendua lortzea da; nafarrena, Alderdi Sozialista eta Nafarroa Bai koalizioaren artean UPN gobernutik botatzea eta Euskal Autonomi Erkidegoarena, berriz, alderdien arteko mahaia osatzea.

Mahaia zertarako? Gernikako Estatutua hobetzeko, ahalik eta estatutu berririk onena adosteko, bizimodu eta gizarte-mailaren garapenari eusteko, euskal nortasuna segurtatzeko eta Nafarroa zein Iparraldearekiko harremanak --nafarrek eta ipartarrek nahi duten neurrian-- areagotzeko.

Zenbaitek esango du… “hori bakarrik?” Beste hainbatek, aldiz, “hori guzti hori?” Auskalo gero, asko ala gutxi den. Baina hori da jokoan dagoena. Ez gehiago, baina ezta gutxiago ere.

amat 2006/09/12

Ezin da erantzunik utzi

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal

Azken erantzunak
Nahi eta ezin Amatiño, 2012/02/09
tentaldixa oier g, 2012/02/09
Datu hauen zama Jaime, 2012/02/07
Krisialdia Jaime, 2012/02/06
Ez destak denborarik emon Amatiño, 2012/02/04