Hemen zaude: Hasiera Blogak Amatiño Artxiboa 2006 Iraila

Artxiboa Iraila 2006

Ixabelen nahi ta ezinezko bidea

Arrakasta, algara eta zirrara handiz Donostiako Zinemaldian aurkeztu zen ostegun-iluntzean “Kutsidazu bidea, Ixabel” filmea. Nik, berriz, Deban ikusi nuen, ostiraleko afalostean. Donostiako aurkezpenak Hollywood ematen omen zuen. Debako emanaldiak, aldiz, ikastolako neska-mutikoentzako antolatutako “infantilla”. Filmea berbera zen, jakina, baina audientziak, ostera, zeharo ezberdinak. Eta audientziaren erantzuna esanguratsua da beti.

Aitortu behar dut, Donostiako distirak jaso ondoren nik neuk behintzat gehiago itxaro nuela. Zinemaldiak musu-truk eskainitako euforia eta glamour ofizialen azpitik, esango nuke filmeak ez duela antzerkia hobetu, are gutxiago nobela. Eta, behar bada, ajerik handienak ez zaizkio gidoi nahasiari, zuzendaritza ahalegintsuari edo zenbait aktore-aktoresaren eskasiari leporatu behar, aldez aurreko erabaki teknikoei baino.

Segurutik izugarri ondo dago Gazteluko euskalkia zineratzea, txalogarri da zuzeneko soinuaz baliatzea eta onura komertzialen bat izango du gaztelaniazko azpidatziak jartzeak. Baina hirurek, elkarrekin, edozenbat ikusentzule arrunt uxatzeko makinarik aproposena osatzen dute. Joxean Sagastizabalen nobelaren oinarrizko ideiak eskatzen du, bai, baserrira estreinako doan euskaldunberriak ezer gutxi ulertzea, baina tira, filmea ikusteko sarrera ordaindu duen euskaldun peto-petoari beste horrenbeste gertatzea…

Betiko kontua, giputzentrismoa, batetik, eta muturkeria, batetik. Euskal mundua ez da Gipuzkoako Goierrian amaitzen eta idatzizko euskara batua eta zenbait girotako euskara elkorraren artean bada gero lan-esparrurik, ahalik eta publikorik zabalenentzat egin nahi diren zine eta telebista-ekoizpenetan batez ere. Gaztelu ez da Deba, eta zer esanik ez Lekeitio.

“Kutsidazu bidea, Ixabel” filme apala da. Naturala izan beharraren beharrez, ez du “Aupa Etxebeste”ren xarmarik eta, zinegintzari ezohiko keinuak egin arren, karikatura-punttua dario. Sinesgarriena, Mireia Gabilondoren normaltasuna.

amat 2006/09/30

Sant Jordi Gurutzea

Kataluniako Generalitateak aurtengo Sant Jordi gurutzeak eman ditu bart, Bartzelonako Lizeoan, eta, dominak jaso dituztenen artean, besteak beste, euskaldun bi: Odon Elorza eta Josu Jon Imaz.

Generalitateak Sant Jordi sari hau sortu zuen Kataluniako nortasuna defenditzeaz gainera, kultura eta gizarte-arloan nabarmentzen diren pertsonen lana eskertzeko.

Odon Elorzari dagokionez, epai-mahaiak gogoan izan ditu Donostiako alkatearen Kataluniarekiko atxikimendua eta Ernest Lluch zenarekin batera Euskadi eta Kataluniaren artean eragindako zubigintza.

Josu Jon Imazi dagokionez, berriz, Maragallen gobernuak Eusko Alderdi Jeltzalearen buruzagiak bakearen alde egindako lana azpimarratu nahi izan du, euskaldunen arteko elkarrizketak zein Euskal Herria eta espainiar estatuaren arteko hitzarmenak bideratzen ahalegindu delakoan.

Horrez gainera, Elorza eta Imaz saritzeko Generalitateak laburbildu dituen arrazoiez gainera, gauza jakina da Elorzak eta Maragallek espainiar estatu federala aldarrikatu izan dutela aho batez eta, horren jakinekoa ez den arren, egia ere bada Maragallek eta Imazek aspalditxodanik izan dutela indarrean elkarren arteko komunikazio estua, bai aldeko haize boladarik izan denean eta baita trumoi hotsak gogotik jo duenean ere.

Egunen batean aztertu beharko dugu telefono mugikorren funtzio historikoa gatazka politikoen konponbidean.

Baina gaurkoz, besterik gabe, Bartzelonatik, bon dia.

amat 2006/09/26

Aldeko haize bolada

Atzo Euzko Alderdi Jeltzaleak Forondan ospatu zuen Alderdi Eguna ez zen nolanahiko eguna izan. Atzoko eguna, besteak beste, EAJk bizi bide duen aldeko haize boladaren ispilu izan zen.

Urteak joan eta urteak etorri errutinaren gurpilean eratzen diren ospakizunek badute apurka apurka geldotzeko, baretzeko eta, azukre tontorra bezala, urtzeko arriskua, eta 1976tik hona urtero eratu ohi den Alderdi Eguna ez da salbuespena. Zer esanik ez kontuan izanda alderdi politiko batek deitutako eguna dela eta, horretara, txosnez eta janedanez jantzitako eguna izan arren, bilera politiko bat baino ez dela funtsean, politikak jendea gero eta gehiago aspertzen omen duen garaian.

Atzo, ostera, politikak eragiten dituen sasi guztien gainetik eta eguraldiak ekarri zituen laino guztien azpitik, azken urteotan baino jende gehiago bildu zen Forondan, 1980an gehiago ez agertzea erabaki zuten lagun ezagunak azaldu ziren berriro, eta Ibarretxek zein Imazek benetako buruzagitza erakusteko aukera izan zuten.

Atzo, Forondan, lantzean behin baino gertatzen ez diren momentu magiko horietako bat sumatu zen. Eta, ez bi hizlariek inoiz baino hobeto asmatu zutelako edo jendea berotzen jakin zutelako. Ez, atzo Forondan bildu zen jendetzak aldez aurretik erabakia zuen bertaratzea eta goizaldeko zaparradak inor gutxi etsiarazi zuen. Atzoko xarmaren nondik norakoa ezin da hizlarien esanetan oinarritu, Euskadik bizi duen momentuan eta momentu horri Euzko Alderdi Jeltzalea ematen ari zaion erantzunean baino.

Atzo Forondan esan zenez, "Euzko Alderdi Jeltzalea betidanik egon den lekuan dago". Alegia, irmo bere oinarrizko printzipioetan eta malgua eguneroko politikagintzan. Bai Herri honek bere etorkizuna eta bere autogobernua demokratikoki definitzeko eta erabakitzeko duen eskubidearen defentsan, baina baita eguneroko herrigintzaren defentsan ere.

Eta, itxura guztien arabera, atzoko Forondako giroa ez zen horren iturri izan, kalean dagoen haize boladaren ondorio baizik.

amat 2006/09/26

Etorkinak

Azken bolada honetan Espainiara heldu diren etorkinen oihartzun mediatikoak dezente aldatu du inmigrazioaren irudia. Benetan dramatikoa da gero hainbat potin ziztrinetan Kanarietara heltzen ari direnen zoria, baina inmigrazioaren arazoaz zehatz-mehatz jabetzeko beste hainbat lekutara ere begiratu beharra dago.

Hasteko gogoan izan behar dugu espainiar estatura iritsitako etorkinen portzentaia Frantzia, Britainia Handia, Austria edo Alemaniara heldutakoen erdia baino ez dela. Beraz, oraindik ere makinatxo batek etorri behar du, gauzak normal samar joango badira behintzat.

Bestetik, orain arte Sahara azpitik espainiar estatura heldu direnak etorkin guztien ehunetik lau besterik ez dira. Horretara, hamarretik bederatzi baino gehiago dira batere zaratarik gabe autoz, trenez edo hegazkinez egunero sartzen direnak eta honez gero gure artean daudenak.

Guzti horietatik Euskal Herrira 100.000 inguru heldu dira. Ez dakit nik asko edo gutxi diren baina komeni da gogoratzea 1970an 700.000tik gora zirela gure artean bizi ziren etorkinak, hau da,orain baino zazpi aldiz gehiago.

Zenbaitek esango du kasu diferenteak direla. Bai, horixe bai kasu diferenteak direna. Orduko herri-erakunde eta gobernuak ez ziren demokratikoak. Oraingoak, ostera, bai. Orduko etorkinei inork ez zien esan nora ziren etorriak. Oraingoak, ordea, heldu bezain laster konturatzen dira, aurretik jakin ez arren. Aldaketa euren mesederako izan da, baina baita gure onerako ere. Euskal Herriaren etorkizunaren onerako alegia.

amat 2006/09/19

Buruarekin ezin golik sartu

Egunero gosaltzen dudan gozotegian pastelak fruktosarekin egiten dituzte diabetikoentzat, ETBren arabera Urzaiz golak buruarekin sartzen ahalegintzen omen da eta Euskadi Irratiak jakinerazi zuenez, berriz, alarde tradizionalaren aldekoek plastiko beltzarekin egin zituzten pankartak alarde mixtoari ez ikusi egiteko.

Hala ere, pastelak ez dira fruktosarekin egiten, fruktosaz baizik; golak ezin dira buruarekin sartu, buruaz baino; eta Hondarribian pankartak plastiko beltzaz egingo dituzte segurutik, eta ez beltzarekin. Ekialdeko euskaldunek gero eta gutxiagotan bereizten dute lagun beltzarekin joan eta plastiko beltzaz egitearen arteko aldea. Euskarak zentzu biak betidanik bereiztu dituen arren, gaztelaniaz biak berdinak (con) direnez gero, azkenean guk ere gaztelaniaz bezalaxe.

Gipuzkoan badira zenbait sasijakintsu (idazle, kazetari edo itzultzaile) bereizketa hori bizkaieraz baino ez dela uste dutenak. Baina ñabardura hori euskalki guztietan egin izan da, gutxienik azken bostehun urteotan, XVI. mendeko Zuberoako errefrauetatik hasita: Etxeko sua, etxeko hautsaz estal edo batari harriaz, besteari ogiaz (Bertrand de Sauguis, 1597).

Beste horrenbeste hurrengo mendean Axular nafarrak (bere arantzeez eta karloez min egin) eta Joannes Etxeberri lapurtarrak (bokantza samurraz eta espiritu kartsuaz berotu). Ildo beretik XVIII. mendean Juan Mateo Zabala bizkaitarrak (beti bizi bear ikaraz, ez gogoz, ta bai bake txarraz) eta Agustin Kardaberaz gipuzkoarrak (iltze gogorraz gurutzean josi); baita Gregorio Arrue giputzak XIX. mendean ere (eskuaz txalo jo, loreak malkoaz busti eta doai guziaz apaindu.

Egia da gaur egun bizkaitarrak direla forma hauek ondoen gordetzen dituztenak, baina egia ere bada bizkaitarrek tranpatxoren egiten dutena, berbetan itxurak bete arren, ez dira-eta beti ondo jabetzen lagun baltzagaz joan eta plastiko baltzaz egitearen arteko diferentziaz. Beti baltzaz esan eta kitto.

amat 2006/09/17

Alderdiak zertan bat etorri

Zenbat buru hainbat aburu, zenbat alderdi hainbat proposamen. Egunak joan eta egunak etorri, urteak daramatzagu normalizazio politikoaz alderdien arteko iritzi ezberdinak nabarmentzen. Honez gero, kontua ez da, ordea, alderdiak zertan ez datozen bat gogoratzea, zertaz etorri daitezkeen bat jakitea baino. Eta zerrenda hau ez da hain luzea.

Nere iritziz --eta iritzi berekoa ez denak esan dezala--, euskal hiritarrik gehienak ordezkatzen dituzten alderdirik gehienek uste dute, lehen eta behingoz, Iparraldeak, Nafarroak eta Euskal Erkidegoak hiru egoera eta erritmo politiko ezberdin dituztela. Iparraldekoen helburua Euskal Departamendua lortzea da; nafarrena, Alderdi Sozialista eta Nafarroa Bai koalizioaren artean UPN gobernutik botatzea eta Euskal Autonomi Erkidegoarena, berriz, alderdien arteko mahaia osatzea.

Mahaia zertarako? Gernikako Estatutua hobetzeko, ahalik eta estatutu berririk onena adosteko, bizimodu eta gizarte-mailaren garapenari eusteko, euskal nortasuna segurtatzeko eta Nafarroa zein Iparraldearekiko harremanak --nafarrek eta ipartarrek nahi duten neurrian-- areagotzeko.

Zenbaitek esango du… “hori bakarrik?” Beste hainbatek, aldiz, “hori guzti hori?” Auskalo gero, asko ala gutxi den. Baina hori da jokoan dagoena. Ez gehiago, baina ezta gutxiago ere.

amat 2006/09/12

El bacalao al pil-pil requiere un hervor

La discusión surgió en torno a los fogones de una sociedad gastronómica de Eibar, en plena preparación de una tartera de bacalao al pil-pil. Unos que si el bacalao al pil-pil requiere algún hervor, otros que de hervir nada, que esa es la mejor forma de echar a perder un buen bacalao. No seré yo quien pretenda dar clases de cocina y es muy probable que se pueda preparar un inmejorable bacalao sin llegar en ningún momento a un punto de ebullición. Pero, dicho esto, sin entrar en disquisiciones culinarias, lo que está fuera de toda duda es que el bacalao al pil-pil requiere como mínimo un pequeño hervor. De lo contrario no sería nunca bacalao al pil-pil. Podría ser bacalao en aceite o bacalao en salsa verde, o lo que fuera, pero nunca al pil-pil. Y es que pil-pil significa, precisamente, “ligero hervor”.

El uso de onomatopeyas (palabras que imitan el sonido de lo que se quiere designar) se produce en prácticamente todas las lenguas, más aún en el lenguaje infantil, pero tiene sin duda gran relevancia en euskera y, sobre todo, en el euskera coloquial. En la página web de la asociación ...eta kitto¡ Euskara Elkartea http://www.etakitto.com/11.htm el lector interesado encontrará una interesante recopilación de onomatopeyas utilizadas con mayor o menor frecuencia en Eibar. Están recogidas cerca de 180 expresiones con la particularidad de que muchas de ellas las utilizamos con toda normalidad no solo en euskera sino incluso también en el castellano coloquial de Eibar.

He aquí algunos ejemplos:

AXAXA. Incitar a alguien a que se muestre más activo e, incluso, agresivo. Azuzar al perro: “Le hizo axaxa al perro para que ladrara más”.

BARRA-BARRA. Idea de cantidad, facilidad, demasía. “Es un producto exitoso, se ha vendido barra-barra, como churros”.

BOLO-BOLO. Se dice del comentario generalizado o rumor muy extendido. “Eso no es ya ningún secreto, anda por todo el pueblo bolo-bolo”.

DANBA-DANBA. Golpe continuado, constante. “Se paseó toda la noche danba-danba dando al murga al vecindario”.

DI-DA. Golpe rápido y duro. “Le dio di-da y cayó de bruces al suelo”.

DRINGILI-DRANGALA. Forma de andar, más bien física, sin mucho fundamento. “Se pasa todo el día de un lado a otro, dringili-drangala, como si estuviera siempre desganado”.

FARRA-FARRA. Utilización manirrota de bienes materiales, como el dinero. “No es nada mirado, es de los que gasta el dinero farra-farra”.

FIRIN-FARAN. Forma de actuar pasivamente, sin esfuerzo ni rendimiento alguno. “Es de los que se pasa la jornada, firin-faran, sin pegar ni golpe”.

FURRUST (hacer). Responder negativamente sin guardar las formas. “Le pidió un favor y le hizo furrust”. Se usa tanto o más en su forma sustantivada: “Le respondió con una furrustada que no venía a cuento”

KILI-KOLO. Falta de equilibrio, sujeción o estabilidad. “No se ató debidamente y estaba todo kili-kolo”.

KIRRI-KARRA. Acción de masticar algo de forma ruidosa. “A mi me gustan los caramelos kirri-karra”.

KORROSKADA. Sustantivo de korrosk. Forma vulgar, muy extendida, para designar el eructo. La forma más culta pero menos habitual es aupatsa.

KRIS-KRAS. Habitualmente se refiere a la acción de cortar algo con sencillez: “Cogió los impresos y los partió, kris-kras, sin pensarlo dos veces”. También puede referirse a cerrar la puerta kris-kras.

PARRA-PARRA. Acción de deslizar sin ayuda de ningún instrumento. “De niños bajábamos por el pretil de la iglesia en parra-par”.

PIL-PIL. Ebullición pausada a fuego lento. “El bacalao hay que hacerlo poco a poco, pil-pil, si no se seca”.

PIRRI-PIRRI. Cuando se tiene pirrilera. “Le sentó algo mal y lleva desde ayer pirri-pirri”.

PLISTI-PLASTA. Ruido que se hace jugando con el agua. “Suele terminar hundido. Le gusta meterse en los pozos y andar plisti-plasta”.

POL-POL. Ebullición a fuego fuerte. “Tuvo las alubias dos horas, pol-pol, y se recocieron”.

TAKA-TAKA. Idea de ir andando: “En menos de dos horas, taka-taka, hasta Kalamua”

TIPIRRI-TAPARRA. Tira de papel con fósforo adherido que, al rascar, hacía tipirri-taparra. Por extensión, persona muy movida o jacarandosa.

TUNTUNA. Hace referencia al sonido propio del tamboril. Se aplica, de forma despectiva, a la chica tuntuna, un tanto txatxala o casquivana.

TXIPLI-TXAPLA. Idea similar a plisti-plasta, es decir acción infantil de jugar en el agua.

TXORROST. Echar un poco de agua. Más usual el sustantivo txorrostada: “Joño, échame una txorrostada más¡”

TXURRUT. Echar un trago: “Le gusta el txurrut algo más de lo debido”.

ZARTADA. Se dice de la persona que está un tanto “tronada”: “Menuda zartada tiene ese.”

ZIRT-EDO-ZART. Se refiere a la necesidad de tomar de inmediato alguna decisión, arre o ixo: “Zirt-edo-zart, pero decídete de una vez”

ZORRO-ZORRO. Sueño profundo: “Estaba zorro-zorro y no había forma de despertarlo”.

ZURRUMURRU. De hecho se refiere al ruido tenue pero se aplica a los rumores de los mentideros: “Eso no es verdad, no es más que un zurrumurru mal intencionado”.

Y así hasta 180 onomatopeyas distintas...

amat 2006/09/12

Yoyes ez zen errenditu

Orain hogei urte, 1986ko irailaren 10ean, asteazkena, telefonoz ari nintzen berbetan Migel Larrea “El Diario Vasco” egunkariaren zuzendariarekin. Bat-batean jarduna hautsi eta esan zidan: “Un momento... espera... se han cargado a Yoyes¡”. Nik, berriz, galdetu: “¿Han sido los del GAL?” Eta berak erantzun: “No, ha sido ETA”.

Aitortu behar dut ez nuela une hartan ETA izan zitekeenik zeharo sinestu. Orain badakigu tiratzailea Jose Antonio Lopez Ruiz “Kubati” izan zela, Franzisko Mujika Garmendia “Pakito” ETAren ekintza militarraren arduradun zelarik.

Dolores Gonzalez Katarain “Yoyes” hiru urteko semearen aurrean hil zuten. ETAn sartua zen 1970ko hamarkadaren hasieran, borroka armatuak frankismoaren aurka zentzurik zuelakoan eta 1979an edo utzi, ordurako ETAk berak ezagutu zuenarekin zer ikusirik ez zuelakoan. Ez zioten barkatu. Traidoretzat jo, Estatu espainiarraren kolaboratzailetzat salatu, heriotza-zigorra erabaki eta Ordiziako euskal jaietan erail zuten.

Egoera guztiz bestelakoa da 20 urte geroago, ETAren zeregina ez baita honez gero borroka armatua uzten dutenak traidoretzat jo eta herriko plazan garbitzea, euren jarraitzaile sutsuen artean heroitzat azaldu eta erretiro isila eskaintzea baino.

Segurutik, bakea amesten dugunok behin baino gehiagotan egin beharko diogu zenbait esamesi pasamisi eta hainbat gertakariri ez ikusi, baina ETAren menpeko ezker abertzaleak hausnartu beharko du noizbait zergatik jarraitu duen 30 urte noraezean, eraso, mehatxu eta erailketen zorigaiztoko errotan, heriotza, sufrikarioa eta gorrotoa lortzeko baino ez.

Ez. Arnaldo Otegik besterik uste arren, ez dugu ETAren errendiziorik nahi. ETAk 1976an egin behar zuena behingoz egin dezan baino ez dugu nahi, alegia: etxera joan. Yoyes ez zen errenditu, etxera joan zen. Eta guk nahi dugun bakarra zera da: euren burua lider superargitzat duten gizonezko helduek, sikeran 30 urte geroago, Yoyes 25 urteko neskatila gazteak ulertu zuena behingoz ulertzea.

amat 2006/09/10

ETA ostean dago gizartea

Zarauzko mitinean Josu Jon Imazek hitzaldi erdi eskaini zien bakegintzari eta normalizazio politikoari eta beste erdia ETA osteko gizarteari. Komunikabideek lehen partearen berri eman zuten eta bigarrenaz, aldiz, hitzerdirik ere ez. Gero eta nabarmenagoa da diskurtso politiko-mediatikoa eta gizarte-gogoetaren arteko tartea. Eztabaida politikoa bake-negoziazioari eta alderdien mahaiari atxikia eta mugatua agertzen zaigun bitartean, gizarterik gehiena ETA osteko aldian dago, indarkeria sekula gehiago posible ez balitz bezala, konponbide politikoa alderdien zeregina baino ez balitz moduan eta bakea zein normalizazio politikoa honez gero lortuak baleude legez. Euskal gizartea ETA osteko etorkizunean dago.

Bakegintza hizpide denean diskurtso politiko-mediatikoa eta gizartearen ulermena ez doaz ildo beretik. Eztabaida politikoari jaramonik egingo badiogu, bakegintza izugarri negoziazio luze eta zaila da. Jenderik gehienari entzunez gero, aldiz, bakea bakea baino ez da, ETArik eza alegia. Eta kitto.

Era berean, ez dirudi alderdiek eta komunikabideek aipatzen duten normalizazio politikoa eta lagunartean jendeak burutan duena gauza beretsua direnik. Lehenengoen ustez garrantsitzuena erabaki-ahalmena den arren, jendearen iritziz, ostera, erabaki ahal izatea bezain garrantsitzua da zer erabaki. Hau da, ze herri-kudeaketa nahi dugun, zertan den eguneroko politikagintza alegia.

Abuztuko soziometroaren arabera, behingoz Euskal Autonomi Erkidegoan gehiago dira egoera politikoa ontzat baloratzen dutenak txartzat joten dutenak baino eta arazorik larrienen zerrendan biolentzia laugarrena da, etxebizitza, lanik eza eta lan-iraunkortasunik ezaren ondotik.

Hala ere, ez dira hiritar arruntak ETA osteko gizartea gogotan duten bakarrak. Diskurtso ofizialaren azpitik, alderdiek ere badakite aldaketa handien bezperetan daudena. UPNren beldurrak, Aralar-EB koalizioa eta EAren barne-eztabaida ETA osteko fruituak baino ez dira.

amat 2006/09/03

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal

Azken erantzunak
PNB juan, 2010/03/15
Patxirenak Amatiño, 2010/03/07
KomuniKAKAzioa? ptx | irratia.com, 2010/03/07
Interesgarria oso Juan Luis Fernández Gutiérrez, 2010/02/22
goitik behera markos zapiain, 2010/02/20