Artxiboa Abuztua 2004
Aupa mutilak, Eusko eta Athletic
Segurutik ez dago Euskal Herrian “Aupa mutilak” izeneko doinua sekula kantatu edo entzun ez duenik. Biribilketa hau Jose Olaizola musikagileak sortu zuen 1905an, Zarauzko batzokiaren inaugurazioa zela-eta. Hernanitik Zarautza trenean joan ziren Olaizola anaiak txistua joten baina, Kiskitzak hainbat urte geroago gogoratu zuenez, “se nos prohibió entrar en el pueblo al son del txistu y tamboril”. Hala ere, “en Zarauz hubo misa, banquete y mitin, entonces se inició el resurgir del txistu, tan espléndido hoy”.
Olaizolak txistuz joteko, letrarik gabe, sortu zuen biribilketa honek sekulako arrakasta lortu zuen berehala eta, urteak joan eta urteak etorri, jendeak herri-kantatzat hartu eta bereganatu zuen. Hain zuzen ere, 1933an, Tolosako Musika Bandaren zuzendariak, Feliziano Beobidek, bigarren bertsioa moldatu zuen herri-kanta zelakoan. “Altza gaztiak” titulatu zuen eta azpian jarri: “Himno de los mendigoizales, dedicado al Athletic Club de Bilbao”. Bertsio hau letra eta guztikoa izan zen, Emeterio Arresek burutua: “Eusko, euskotarrak gara / guk maite dugun aberria / Euskal Herria. / Iaupa mutilak / maite dezagun Euzkadi / askatasuna emanaz / Euzkadi berari.”
Hirugarren bertsioa 1935ekoa da. Titulu berria “Gora gazteak” eta letra, berriz, “Eusko” izenez gaur egun ezagutzen duguna edo: “Eusko, euskotarrak gara / guk maite dugun aberria / Euskal Herria./ Gora Jaungoikoa / gora beti lege zaharra / gora Sabino Arana / gora Euzkadi askatuta “. Letra honek ere, Imanol Olaizolaren ustez (Joseren semea), Emeterio Arreserena izan behar du.
Bitartean, biribilketa honetan oinarrituz egokitu zen 1936ko gerra aurretik Bilboko Athletic-en ereserkia. Gerra ostean, aldiz, aurrekoa ahaztu eta Timoteo Urrengoetxeak egindako beste bat onartzea erabaki zuen Athletic-en zuzendaritzak. Demokraziarekin batera, berriz, Karmelo Bernaolak musikagileak ereserki zaharra berreskuratu eta moldatu zuen, Augustin Zubikarairen berbekin. Eusko, euskotarrak gara...
Txistua... tristea ote?
Badut nik lagunmina, Almerian jaio eta Gasteizera ezkondua, seme-alabak ikastolara eraman eta erabat bertaratua egon arren, sarri esan ohi didana: “Sois unos tristes”. Eta gure tristura horren adibiderik nabarmenetakoa txistua omen. Egia esan, emakume andaluziar honi horrelakorik entzun arte nik ez nuen sekula pentsatu txistua tristea zitekeenik.
Burutazio hauek izan nituen aurreko ostegunean, Deban, Jose Ignacio Ansorena, Joserra Senperena, Jon Maya, Andoni Egaña eta Kirmen Uribek elkarrekin eskainitako “Inprobisazioan”.
Chillida-Lekun egindako aurkezpenean kontzertu honek jasotako kritika onak ezohiko jende dezente asko bildu zuen Santa Mariaren elizako klaustroan, espektakulu berriaren itxaropenetan. Eta, gertatua gertatu, ikusentzuleak ez ziren inondik ere noraezean geratu, inoiz gutxitan horrenbeste jendek amaitu baitzuen gustora, beste askok amaitu aurretik alde egin zuen bitartean.
Nik ez dakit txistua tristea edo alaia den. Behar bada ez bata eta ez bestea. Ansorenak esan bezala, txistu-doinua omen da giza-txistuaren musika-tresnarik antzerakoena eta, zentzu honetan, baita segurutik giza-sentipenik xume eta arruntenen adierazpide ere. Eta, txistua gure izaeraren adierazgarri bada, auskalo gero txistuak tristatzen ote gaituen euskaldunok ala euskaldunok egiten ote dugun txistua triste...
Era batez zein bestez, bistan da Ansorenak txistulariak ez duela kezka metafisiko hori bere errepertorioa aukeratzerakoan. Izan ere, txistua beti irudituko zaigu gaur egun triste eta depresibo samarra erdiaro-giroko doinuak eta blues edo jazz itxurako melodiak eskainiez gero; Polentxi Gezala eta Mauricio Elizalderen malenkonia baldin badugu gidari; Etxahun zuberotar malerusaren “Ahaide delezius huntan” jota edota “Felix (Iñurrategi) gogoan” amaituez gero.
Gero etorriko dira Kirme Uribe olerkariaren alegoriak, Andoni Egaña tarinaren lirikak edo Jon Maya dantzariaren “inprobisazioak”. Baina hori ez da txistua. Hori beste kontu bat da, beste kuku bat alegia.
¿Pero estamos de fiestas, o qué?
Hau da Donostiako jaietan sumatu izan den jai-girorik eza dela-eta, egunkari honek joan zen astean jarritako titularra. Gure jaietan gazte-jendeak sumatzen omen duen jai-giro urria ez da berria. Gazteria kexu da ez omen zaiolako ezer berezirik eskaintzen. Ez jaietan, ezta urte guztian zehar ere.
Telebistan egindako kale-inkestan hainbat neska-mutil kexu bizitan ikusi ditugu “Donostian ez dagoelako gazteentzako ezer”. Eskerrak gero inkesta-erantzule gazte horiek telebistan zeuden eta ezin nik lepotik heldu. Bestela bertatik bertara bapo astinduko nituzke ñoñostiar pijo horiek¡
Tira, Donostian ez badago gazteentzakorik ezer... zer esan beharko ote lukete Mungia, Amurrio, Lekunberri, Sara edo Elgetakoek? Gaur eguneko gazte asko eta asko, urbitsetan bizi arren, hutsalak jota daude. Horrenbesteko aukera ugari eta jorian ez dira nonbait konturatzen, sentitzen omen duten eskasia edo hutsune hori ez dagoela kanpoan, euren barruan baizik, inon egotekotan behintzat. Auskalo¡
Zer esan, berriz, zehatz-mehatz jaiei buruz? Lehen eta behingoz, astebururo jai arrunta den gizartean nekez nabarmendu daitekeela urtean behingo jai ofiziala. Orain dela zenbait urte lantzean behin baino ez zegoen dirua barra-barra gastatzerik eta urtean behin baino ez zegoen gau-pasa egiterik. Jaiaren berezitasunik handiena jaiaren beraren ohiturarik eza da. Orain, ostera, edozein asteburu jai den garai honetan, ez dugu gero uste izango urtean behingoak harrituko gaituenik... Suzko erroberez aparte ez omen dago jaietan berezirik ezer. Ez al da gero izango suzko erroberak izan ezik gainerako guztia urte guztian zehar dagoela orain?
Zenbaitek pentsatuko du kontu hauek aitona zaharraren burutazioak direla. Bego, ez dut nik kontrakorik esango. Bakoitzak jakingo du nola entretenitu behar duen bere burua. Baina, esanak esan, gaur egun entretenitzeko besteko aukerarik ez dagoela dioen gazteak problema latza du. Berak, jakina, beste batzuk ez dira-ta sekula aspertzen.
"Eibar.org", primera comunidad blog en euskera
http://www.eibar.org/blogak/ es la dirección en Internet de la primera comunidad blog en euskera. Dentro de esta comunidad pionera son ya identificables 21 blogs que, con mayor o menor destello, brillan ya con luz propia en la galaxia blog del universo Internet.
A estas alturas son sin duda inmensa mayoría los lectores de la revista EIBAR que se están preguntando sobre el significado de la palabra blog. ¿Qué es un blog? ¿De qué estamos hablando? ¿Qué es eso en lo que los eibarreses somos pioneros?
Empecemos por confesar, para tranquilidad del lector, que el 99,9% de los humanos nunca ha oído siquiera hablar de lo que pueda ser un blog, por lo que su desconocimiento en este caso no sólo no le debe preocupar (por ahora) sino que incluso lo hace más humano, más normal. En un mundo de acelerados tampoco está de más ser medianamente normal.
Entre diario personal y album familiar
Puestos a explicar lo más sencillamente posible lo que es un blog, diremos que, a partir de Internet (información diversa de texto, audio y vídeo a la que se accede en la pantalla de un ordenador a través de línea telefónica), el usuario tiene la posibilidad de crear su propio escaparate o espacio blog donde escribir, mostrar, dejar o almacenar sus opiniones, textos, fotografías y cualquier otro documento escrito o gráfico. Es, para entendernos, una moderna mezcla del romántico diario personal y el clásico álbum de fotos familiar, pero expuesta al mundo entero (a todo el que tenga Internet) y durante las 24 horas del día.
En lenguaje algo mas técnico, un blog es una sencilla página web que contiene breves aportaciones personales de texto o gráficas. Estas aportaciones son conservadas en orden cronológicamente inverso a su incorporación (la más reciente o última en añadir aparece la primera). El blog es un nuevo medio de comunicación que permite una amplia variedad de mensajes, desde opiniones, manifestaciones y valoraciones personales de todo tipo, hasta artículos, referencias, reseñas, textos literarios, composiciones políticas, muestras fotográficas y cualquier otra actividad creativa.
Se da por hecho que hay en el mundo del orden de 3,5 millones de blogs identificados. De ellos mas de dos tercios en inglés y el resto en francés (6%), portugués (5%), persa (4%), polaco (3%), alemán (2%), español (1%), italiano (0,5%) catalán (0,3%), etc. Además de en otros muchos idiomas más minoritarios como esperanto (0,20%), latín (0,10%) o bretón (0,05%). En euskera se calcula que hay del orden de 200 blogs, de los que el 10% corresponden a asociados de la comunidad de internautas de Eibar.ORG
Nuevo medio
Como se ha dicho, el blog es un medio de comunicación personal cuyo recorrido y función están aún por ver. Pero, sea como fuere, no hay duda que se trata de un medio de expresión abierto, libre, accesible, personal e intransferible, cuyo desarrollo último depende de la creatividad y entusiasmo del propio bloguero.
Con ocasión de celebrarse el pasado mes de julio en Boston la Convención del Partido Demócrata estadounidense, se produjo en la sede del congreso un hecho insólito. Junto a los cerca de 15.000 periodistas que se acreditaron para cubrir la información por radio, prensa, televisión e Internet, se inscribieron expresamente 36 blogueros que ofrecieron on line (en vivo y en directo) sus opiniones, expresiones, visiones y emociones particulares. El Partido Republicano no quiso ser menos y en su posterior Convención de Nueva York incluyó en el espacio dedicado a los medios de comunicación un Blogger Corner exclusivamente reservado a quienes se acreditaron como agentes de este nuevo servicio.
En un entorno más cercano, este mismo mes de septiembre se ha acreditado en el Festival Internacional de Cine de San Sebastián el primer bloguero de la historia de este certamen. Se trata del escritor Xabier Mendiguren Elizegi, http://www.eibar.org/blogak/mendiguren, miembro de la comunidad blog Eibar.ORG, dispuesto a ofrecer su versión directa del Festival tanto en su blog personal como en el informativo para jóvenes profesionales Sustatu, http://www.sustatu.com
El futuro del blog
No es fácilmente predecible el futuro del blog. El impacto de la blogosfera no ha hecho más que empezar. Lo mismo puede convertirse en pocos años en un auténtico "boom" o fenómeno social como en algo tan vulgar, universal, ordinario y aburrido como un reloj de pulsera. Por de pronto, lo que está claro es que, contra lo que pueda parecer, el manejo de un blog no sólo no requiere conocimientos de informática sino que, incluso, es ya bastante mas fácil que el de algunos relojes digitales cuyas flamantes prestaciones exigen hasta libro de instrucciones.
En los próximos meses se leerá y oirá mucho de los blogs. Que no te cojan desprevenido.
Luis Aranberri Amatino
Euregio, zaharra berri
Non eta, Madrilen, Maragallek adierazi du: “La frontera del Bidasoa ha desaparecido y, por tanto, la euroregión vasca será imparable. Eso es algo que hay que empezar a considerar, incluso como positivo”. Auskalo zer esan nahi duen “incluso” horrek baina, era batez zein bestez, Kataluniako presidentak ezarri du: “Eso va a ocurrir. No hace falta ser ni nacionalista ni independentista para predicar algo que una a siete provincias que están, cuatro a un lado y tres a otro”.
Maragallek esandakoa estreinako iruditu dakioke hainbati --baita probokazio hutsa ere behar bada--, baina ez da inondik ere berria, Europa bera bezain zaharra baizik. Euroregio naturalak betidanik izan dira Europan, orain horren indartsu diruditen estatuak sortu baino lehenago gainera. Izan ere, batere europar zentzurik gabeko Espainia eta Frantzia estatuak izan ziren lehendanik hemen zegoen euskal euroregio zaharra bitan banatu zutenak.
Hala ere, osatzen ari den Europar Batasun berriak bere barne-egiturak hausten dituen neurrian, sasimuga guztien gainetik betidanik izan diren errealitateak loratuko dira, eta ez ideologia politikoek beharturik, auzokideen gizarte eta ekonomi-interesek eraginda baino. Izan ere, paradoxa dirudien arren, politika ez da beti bidelagunik onena izan mugarteko zenbait egitasmo bideratzeko.
Europan bada hainbat esperientzia, Alemania eta Holandaren arteko Euregio izenekoa kasu, non Europar Batasuna sortzearekin batera elkarren mugen gainetikako eremu ekonomikoa osatu den. Ia hogeita hamar urte dira honezkero Euregio plataforma sortu zena eta, bere web orrialdean ikusi daitekeenez, Alemania eta Holandaren mugarteko eskualdeek edozenbat egitasmo burutu dituzte elkarrekin, garraio-planak egiterakoan, kultura eta turismoa sustatzerako orduan, edota kanpo-inbertsioei aukerak eskaintzerakoan.
Ezer konpondu nahi ez denean edozerk balio izaten du atxakiatzat eta arazoak konpondu nahi direnean, ostera, ez da soluziorik falta izaten.
Amatiño
"Neskatxak ez dute euskeraz itzegin nai..."
“Neskatxak ez dute euskeraz itzegin nai...” izenburupeko artikulua idatzi zuen Joxe Azurmendik 1964an (Jakin, 16. alea). Orain horrelakorik ez den arren, jakinekoa zen orduan neskek mutilek baino errazago jo ohi zutela erdarara. Neskek salbatuko ala galduko omen zuten euskara.
Azurmendiren ustez, ez zen egia neskek ez zutenik euskaraz egin nahi, “ezin zutela nahi baizik”. Azurmendirenak laburbilduz, sortze beretik omen datxeko emakumeari ispilu-zaletasuna eta, ondorioz, emakumeak gizonezkoak baino errazago islatzen ditu gizartean indarrean dauden baloreak. Hau da, 1964ko neskak garaiko termometroa baino ez ziren.
Zenbaitek matxistatzat joko zituen 80ko hamarkadan Azurmendik hogei urte lehenago aditzera emandakoak, baina hogei urte geroago hainbat komunikazio-adituk Azurmendik berrogei urte lehenago esandakoak berresan ditu telebista-programa arrosen arrakasta aztertzerakoan.
Egun ere, euskararen osasuna, emakumeen euskaltzaletasuna eta gizartearen euskal balorazioa ildo beretik doaz. Auskalo euskarak aurrera egin ote duen neskak euskaltzaletu direlako edo neskak euskaltzaletu diren gizarteak euskara birbaliotu duelako. Baina, zer gerta ere, pareko doaz. Orain 40 urte bezalaxe.
Kerry eta kerritarrak
Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrataren biltzarra zela-eta, aurreko astean Bostonen egondako bisitariak bi susmorekin itzuli ziren etxera: Bat, amerikarrek buru belarri bizi dutela politika. Bi, John Kerryk hauteskundeak irabaziko dituela hurrengo azaroan. Susmoa susmo, jakinekoa da lehena ez dela egia, erdiak baino gehiago baitira botorik ere ematen ez dutenak. Eta, antzerako antzeran, bigarrenak ere ez du egia bihurtu beharrik.
Aldi berean, beste bi dira Kerryren lan-taldeak saldu nahi dituen ideia nagusiak: Lehena, barrura begira, Bushek bitan banatu dituela estatubatuarrak eta behar-beharrezko dela berriro hiritarrak batzea. Bigarrena, kanpora begira, Bushek AEBen ohorea auzitan jarri duela munduan zehar eta ordua dela Europarekin hautsitako zubiak berriro eraikitzeko eta galdutako izen ona berreskuratzeko.
Azterlariek diotenez, terrorismoa, segurtasuna, fedea, indarra, ahalmena eta boterea omen dira Bushek gehienbat aipatzen dituen ideiak. Kerryk, aldiz, baloreak, ardura, itxaropena, laguntza eta erantzunkizuna omen ditu batez ere gogotan. Baina biek, batak zein besteak, behin eta berriz errepikatzen duten lelo berbera zera da: Amerika, Amerika eta Amerika… Amerika bailitzan benetan jokoan dagoena edota, gutxienez, estatubatuarren bihotzak errazen hunkitzen dituen aldarria.
Auskalo gero, Amerika ezezik, azaroko hauteskundeetan jokoan dagoena ez ote den hurrengo urteetako nazioarteko politikagintza. Baina, horrela balitz ere, estatubatuarrak izango dira botoa ematerik izango duten bakarrak. Munduko hiritar guztiek botoa ematerik balute, badakigu nork irabaziko lukeen. Baina, zoritxarrez, AEBetako hiritarrek baino ez dute aukera hori izango eta, behar bada, gainerakoek nahi ez genukeenari emango diote.
Amatiño
Oharra. 300 milioi biztanleko Herrian, Alderdi Demokratak 30.000 lagun biltzen ditu lau urtetik behin. Nik ezagutzen dut beste alderdi bat, 3 milioi biztanleko Herrian 90.000 lagun biltzen dituena urtero