Hemen zaude: Hasiera Blogak Bergetxeko ataipian Artxiboa 2007 Urtarrila 30 Umiekin eta txakurrekin Berbetan
Dokumentu Akzioak

Bergetxeko ataipian

Umiekin eta txakurrekin Berbetan

Euskaldun zaharrak topau ezinda zebizela esan zestenian ezin neban sinistu. Eta Kittok martxan ipini daben Berbetan proiektuan euskaldun barrixeri euskeria ahozkotasunian lantzeko aukeria eskaintzen jakue euskaldun zaharrekin tertulixak egiñaz.

Izena emondako euskaldun barrixendako berbalagun euskaldun zaharrak topau ezinda zebizela jakin nebanian, jo ta ma geratu nitzan. "Ez ete dago euskaldunik Eibarren?" pentsau neban, "Ez, ezin da izan". Pentsatzen jarri ta... biharbada euskaldun zahar batzuk euren euskeria txarra dala-ta halakuetan izena emoten lotsatu egingo ziala pentsau neban. Baiña ez.

Egunero urtetzen dot kalera, ta berihala konturatu nitzan zer dala-ta pasatzen zan hau fenomenuau. Kalian dabillenak badaki hango barri. "Hola, ¿qué tal te va? Aii... qué niña más bonita... Hola, maittia, ze, amatxokin ondo, ezta? Apapa zoiaz amatxokin? Ay, chica, cómo ha crecido, cómo ha pasado el tiempo... bla, bla, bla...".

Zer esan nahi doten honekin? Umiekin eta txakurrekin bakarrik euskeraz berba egitten dan herri honetan normala dala halakuak pasatzia. Jakiña, euskaldun zaharrok eguneko euskara-dosisa ume eta txakurrekin gastatzen dogu, eta ez jaku dosi hondarrik geratzen euskaldun barrixeri eskaintzeko.

Aintzane Agirrebeña 2007/01/30

Re: Umiekin eta txakurrekin Berbetan

asier — 2007/02/02 12:21

aupa!


azkenian ipini dozu martxan bloga!
zorionak.


Hamendik aurrera, hamendittik jarraittuko zaittut.


Animo!



Re: Umiekin eta txakurrekin Berbetan

Josu — 2007/02/02 13:34

"eguneko euskara-dosisa ume eta txakurrekin gastatzen dogu"


Ba... bai. Eta erakundietatik ere hola saldu jaku askotan, pentsatzen dot.


Telebisiñuan be... Haur-programazioa ETB1en. Politikaren ingurukoa, ETB Dos-en.


Txarrena da ume horiek haunditzen hasten diranian, haundi sentituko dirala erderaz eitten badabe... eta holan pasatzen Eibarren da pasatzen dana: bizitza guztian euskeraz ein daben mutiko bat 14 urtekin hasten dala erderaz lagunekin.


PD-> Erantzuna uzteko kalkulu matematiko hori... joe, kalkulagailua erabili bihar izan dot.
PD2-> Aurrera blogakin!



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Aintzane Agirrebeña

Goimendiko panderojolia plazarik plaza

Azken erantzunak
Re: Tipo... superra aintzane, 2007/11/23
Re: Tipo... superra Josu, 2007/11/14
Re: Santu santu santua leire, 2007/11/13
Re: Tipo... superra leire, 2007/11/13
Re: Santu santu santua xme, 2007/09/28
Azken sarrerak
Tribuen berbak 2007/07/06
Badiharduzue? 2007/05/14
Etiketa lainoa
...eta kitto! Bestelakuak Euskeria Musikia