Kalian jolasian
Maiatzaren 27an "Kalian jolasian" egingo dugu. Eibarko Udaleko Euskara Sailak antolatuta, haurrentzat jolasak eta ekitaldiak ostiral arratsaldez Untzaga plazan.
EibarOrg elkarteak hitzarmena Indianokua Gaztelekua ordenagailuz hornitzeko
Atzo goizean gauzatu zen Eibar.Org elkartearen, Eibarko Udalaren eta La Caixa erakundearen arteko hitzarmena. Helburua da, Indianokua Gazteleku berrian 20 ordenagailu berri jartzea, euskaraz eta software librearekin.
Wifia doan eta libre Eibarko kaleetan
Eibarko Udalak doako wifia jarri du Eibarko kaleetan. Oraingoz herriko 3 gunetan bakarrik (Untzaga, Txantxa zelai eta Urkizu), baina hedatzeko asmoarekin.
PSEk autobus geltokia jarri nahi du Errebalen
Parkea, autobus geltokia, merkatalgunea, aparkalekua... Udalak lursorua bereganatu aurretik ere, alderdiak eta inplikatutako aldeak hasi dira bere proposamenak egiten.
