Kalian jolasian
Maiatzaren 27an "Kalian jolasian" egingo dugu. Eibarko Udaleko Euskara Sailak antolatuta, haurrentzat jolasak eta ekitaldiak ostiral arratsaldez Untzaga plazan.
"Oporrak Afariketan" udako aisialdi-programan izena emateko epea irekiko da
Datorren astean, maiatzaren 9an hasi eta 12a arte, irekita egongo da Oporrak Afariketan eta Jolasetan egitasmoetan izena emateko epea. Izen-ematea Indianokua Gaztelekuan egin behar da 11:00-13:00 eta 16:00-18:00 bitartean.
"Hizkuntz eskakizuna Eibarko Hirian 1900-1936" liburuaren aurkezpena
Atzo eguerdian aurkeztu zen Eibarko Udaletxean Antxon Narbaiza idazle eibartarraren azkenengo lana: "Hizkuntz eskakizuna Eibarko Hirian 1900-1936". Badihardugu Euskara Elkarteak argitaratu du.
Euskara antzinatetik hona 12 bertsotan
Hamen dozue Trunboin 12 bertso antziñatetik hona euskerian ibilbidia, orainguan euskera batuan, eta betiko moduan euskera ederrian.
Eibar kantu kantari, euskararen egunean
Datorren barikuan, hilak 3, Euskararen Nazioarteko Egunean, Eibarko herriak kantu kantari jardungo du egun osoan zehar. Betiko euskal kantak izango dira parte hartu nahi duten guztien ahoetan. Eibarko ...eta kitto! Elkarteak eta Udaleko Euskara Sailak antolatuta.
Ikastolak 50 urte: Mahai-ingurua eta bideo-emanaldia
Gaur, martxoak 11, 50 urte bete ditu Eibarko gure Ikastolak, Juan Antonio Mogel Ikastolak. Urteurrena ospatzeko, Untzagako zaharren egoitzan mahai-ingurua izango da arratsaldeko 7etan. Eta mahai-inguru horretan bertan Ikastolaren sorrera laburbiltzen duen 20 minutuko bideoa ere botako da.
Fernado Muniozguren Bidegileak bilduman
Atzo arratsaldean zerrendakide ere izandako Fernando Muniozgureni eskainitako "Bidegileak" liburuska aurkeztu zen Portalean. Elena Lakak kronika egin du Eibartarrak posta-zerrendan eta hona ekarri dugu.
