Hemen zaude: Hasiera Albisteak eibartarrak
Gorka Aizpurua irabazle "Anuaria" sariketetan

Gorka Aizpurua irabazle "Anuaria" sariketetan

EibarOrg 2011/10/20

Gorka Aizpurua diseinatzaileak irabazi du 2011. urteko Anuaria saria, kartel onenaren kategorian. Eibartarrak orain arte lortu dituen sari guztien artean beste bat.

Gehiago Irakurri…

Asier Cuevas Espainiako txapeldun 100 km.ko lasterketan

Asier Cuevas Espainiako txapeldun 100 km.ko lasterketan

EibarOrg 2011/09/26

Asier Cuevas eibartarra Espainiako txapeldun da atzoz geroztik, Bezanan (Cantabria) egindako lasterketa irabazi ondoren. Distantzia horretan egin duen lehenengo lasterketa izan arren, mundu mailako urteko 2. markarik onena egin du.

Gehiago Irakurri…

Nuria Lopez de Gereñu eibartarra, Confebaskeko Idazkari Nagusi

Nuria Lopez de Gereñu eibartarra, Confebaskeko Idazkari Nagusi

EibarOrg 2010/12/14

Nuria Lopez de Gereñu eibartarra izango da Confebask-en idazkari nagusi berria, 1995etik hona azken hamabost urteotan ardura hori izan duen Jose Gillermo Zubiaren ordez. Horrela erabaki zuen atzo arratsaldean bertan euskal enpresari-elkarteak eta urtarriletik aurrera jarriko da indarrean.

Gehiago Irakurri…

Marisol Aranzeta andereño ohia hil da

Marisol Aranzeta andereño ohia hil da

EibarOrg 2010/01/06

Aste honetan hil da Marisol Aranzeta, Eibarko ikastolak ezagutu zuen lehenengoetariko andereñoa.

Gehiago Irakurri… [ Erantzun bat ]

Juan San Martinen argazki bilduma sareratuko dute

Juan San Martinen argazki bilduma sareratuko dute

EibarOrg 2009/09/29

Gipuzkoako Aldundiak, Guregipuzkoa.net webgunearen bitartez, Juan San Martin eibartarraren argazki-bilduma jarriko du sarean, Creative Commons lizentziarekin, gainera.

Gehiago Irakurri…

Ander Arroitajauregi luthier eibartarra Postdatan

Ander Arroitajauregi luthier eibartarra Postdatan

EibarOrg 2009/02/23

Ander Arroitajauregi eibartarra ETBko Postdata saioan azaldu zen joan zen astean (otsailaren 17an). Hementxe daukazue bideoa.

Gehiago Irakurri… [ Erantzun bat ]

Serafin kultura gizona

Serafin kultura gizona

EibarOrg 2008/12/30

Joan zen asteburuan omenaldia egin zion Eibarko herriak Serafin Basauri euskaltzaleari. Hainbat urtez euskararen eta kulturaren alde egindako lana eskertu nahi izan zen. Ekitaldian, besteak beste, Jesus Mari Gisasola "Trunboi" eibartarrak idatzitako bertsoak kantatu ziren, Serafinen omenez idatzitakoak. Hementxe dituzue.

Gehiago Irakurri…

Serafin Basauriren omenezko bazkarirako izen-ematea

Serafin Basauriren omenezko bazkarirako izen-ematea

EibarOrg 2008/12/15

Orain dela egun batzuk iragarri genuen bezala, datorren larunbatean, hilak 20, omenaldia egingo dio Serafin Basauriri Eibarko herriak, bere bizi guztian zehar euskararen eta kulturaren alde egindako lana eskertzeko. Bazkari-omenaldian parte hartzeko izen-ematea datorren ostegunean amaituko da.

Gehiago Irakurri…