Moda, estetika eta estiloa Anti-gona blog berrian
Elena Laka eta Leire Narbaiza blogari eibartarrek Anti-gona blog berri bati ekin diote, Eibar.org komunitatean. Sustatuko Zer Erantzi ataleko kolaboratzaileak dira biak.
Eibar.org komunitateko 5 blog mintzagai
Donostiako Antiguoko ikasle bati etxeko lanak bidali dizkiote: bost blog irakurri eta euren inguruko kritika egin. Ez du burua larregi nekatu: EibarOrg komunitateko bost blog aukeratu ditu.
Errebaleko merkatalgune berriaren inguruko Bloga eta informazioa
Herritar talde batek jarri du martxan EibarOrg atari honetako azkenengo bloga. Errebalen egin behar duten merkatalgune berriaren inguruko informazioa jarriko dute bertan.
Asier Arregiren bloga, Ortozik
Asier Arregi Hernandez Eibar.org elkarteko kideak eta Eibartarrak zerrendako partehartzaile aktiboak bloga hasi du: Ortozik. Asierrek dioenez, "blog hau, zelan edo halan, Eibartarrak zerrendan izan dudan jardunaren jarraipena duzu."
Bidean - Mikel Lizarralderen bloga
Plataforma aldaketarekin batera, zenbait blog berri ere heldu dira EibarOrg komunitatera. Argitaratzen lehenengoa Mikel Lizarralde izan da.
