Klub Deportiboaren argazki-erakusketa Portalean
Bihar hasi eta urtarrilaren 9ra arte Eibarko Klub Deportiboko argazkilaritza taldekoek erakusketa egingo dute Portalean. Maila handiko erakusketa. Ez ahaztu Eibarko talde horrek irabazi zuela orain dela urtebete Argazkilaritza Sari Nazionala.
Juan San Martinen argazki bilduma sareratuko dute
Gipuzkoako Aldundiak, Guregipuzkoa.net webgunearen bitartez, Juan San Martin eibartarraren argazki-bilduma jarriko du sarean, Creative Commons lizentziarekin, gainera.
