"Ametsak pilatzen". Su Ta Gar taldearen azken lana prest
Talde eibartarrak amaitu ditu etxeko lanak eta urria erdikalderako salgai izango da bere azkenengo lana: "Ametsak pilatzen".
Asteburu honetan Amañako jaixak
Asteburu honetan hasiko dira Amañako jaixak, Eibarko auzuetan barrena eitten diran jaixen artian ezagun eta haundixenak. Aurten be ekitaldi-sorta borobila antolatu dau Amañako Jai Batzordiak: musikia, jolasak, bertso-afarixa, paellada erraldoia... Jaixak gaur bertan hasiko dira, barixakuan, umiendako jolasekin eta Soziedad Alkoholika taldian kontzertuakin (Norman eta Piperrak taldiekin batera).
"Oh happy day!" finala zuzenian Untzagan bertan
ETB1 telebista-kateko programa ezaguna, "Oh happy day!" zapatuan amaittuko da eta finalian Eibarko talde bat egongo da. Programa hori ikusi ahal izateko pantaila haundixa ipiniko da Untzaga plazan zapatu gabian.
Juan Pinilla kantaorea Eibarko Coliseo antzokian
Juan Pinilla flamenko kantaria da eta datorren ostiralean Coliseo Antzokian egongo da. Kontzertua apirilaren 16an izango da, arratsaldeko 20:30etan. Sarrerak 7 euroan daude salgai. Pinilla itzultzaile eta idazlea ere bada eta ematen du euskaraz ere zeozer prestatuko duela.
