Hemen zaude: Hasiera Albisteak Tallarra gaztetxea bota nahi dute
Dokumentu Akzioak

Tallarra gaztetxea bota nahi dute

Josu Mendicute 2010/01/27

Gaur goizean 9 udaltzain hurbildu dira Tallarra Gaztetxera "inoloako paper ofizial edo agindu judizialik gabe". Bertan zeudenek uko egin diote Gaztetxea uzteari, eta udaltzainek alde egin dute, gaztetxekoen blogean kontatu dutenez.

Tallarra gaztetxearen blogean kontatu dute eta komunikatu hau zabaldu dute Euskalherria.info webgunean:

Tallarra gaztetxia botatzia nahi dabe, trenbidian zabaltzia aitzakitzat hartuta, iñungo informaziorik eman barik. Gaztetxiak martxan jarraitxuko dau desalojo mehatxuan gaiñetik, pasioz betetako bide hontatik, aurrera, okupazioa eta autogestiñua zabaltzen. Beraz adi egon eta TALLARRAtik pasa?.

Gaur goizeko 7retan Eibarko Polizia Munizipalaren 9 bat kide azaldu dira gaztetxean, mailu handi bat eskuan zutela. "Venimos a desalojar" esan digute, inolako paper ofizial edo agindu judizialik erakutsi gabe. Ezetz erantzun diegu, noski. Gaztetxearen desalojoaren aurrean (gainera era ilegalean) ez genuela alde egingo esan diegunean alde egin dute. Bertan gaztetxea botatzeko prest zeuden hainbat hondeamakinek ere ospa egin dute momentuz...

Gogoratu gaur, Urtarrilak 27, eguerdiko 12etan eta arratsaldeko 18:30 etan asanblada informatiboak egingo ditugula Urkizuko Parkean

Copyleft lizentziapean ekarria: Publikazio hau copyleft erakoa da. Beraz, bere edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, edozein medio erabiliz eta edozein helburu lortzeko, ohar hau mantentzen eta jatorria aipatzen den bitartean.

Albistea ...eta kitto!n

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

 Tallarra gaztetxea bota nahi dute

Tallarra Gaztetxia